Garagardoa ekoizten ikasteko saioa ostiralean

Noaua Aldizkaria 2016ko apirilaren 14a

Garagardo artisaua egiteko ikastaroa antolatu du Alkartasuna Kooperatibak ostiralerako. Eta martxan den Sagarrondotik Sagardora zikloaren baitan, saio berria apirilaren 30erako. Argibide gehiago, hemen:

Alkartasuna Kooperatibako ikastaroak

Apirilak 15, ostirala

15:30-19:30 Garagardo artisaua egiteko ikastaroa Alkartasuna Kooperatiban.

Prezioa: 25 euro. Bazkideek doan.

Apirilak 30, larunbata

09:00-13:00 Sagarrondotik Sagardora zikloko saioa Potxoenean: "Landareen bizimodua. Ilargiaren eragina".

Bideratzaileak: Xabier Akizu eta Jakoba Errekondo.

Izen ematea eta informazio gehiago:

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba.

"Nordic Walking" edo Ipar Martxa, larunbatean

Oiardo Kiroldegiak antolaturiko ikastaroa oinarrizkoa izango da. Apirilaren 16rako, larunbaterako antolatu dute, larunbat goizez beraz, 10:00-13:00 artean."Ibiltzeko eta kirola egiteko modu ezberdin bat da. Bi makilen laguntzaz praktikatzen da, ALFA izeneko teknika erabiliz, erritmoa du eta gorputzeko hainbat atal lantzen dira: hankak, besoak, bizkarhezurra, enborra... Eta gainera, ingurunearekin bat egiten duzu!", berri eman dute antolatzaileek.

Ikastarorako izena, Oiardo Kiroldegian eman beharko da. Prezioa: 15 euro bazkideek, 30 euro bazkide ez direnek. Makilak 5 eurotan alokatuko dira. Argibide gehiagorako: 943 372 498.

KzGunea
, apirileko ikastaroak

Apirilean goizez, 09:00-13:00 artean irekiko dute KzGunea. Segidan, aurreikusiak dituzten hurrengo ikastaroak:

-Apirilak 18-29, 09:00-11:00: "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".

-Maiatzak 2-11, 16:00-18:00: "Komunikatu zaitez Sare Sozialen bitartez".

-Maiatzak 12-23, 16:00-18:00: "Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako".

-Maiatzak 24, 16:00-18:00 "Youtube: Bideoak ikustea baino gehiago".

Informazio gehiago: 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net edo kzgunea.eus

Teknologia berriei buruzko saioa

"Zer jakin behar dugu gurasook sare sozialei buruz? (mugikorrak, tabletak...)" izeneko hitzaldia antolatu du Zubieta Lantzenek apirilaren 20an, 18:00-19:30 artean Zubietako Kaxkape egoitzan. Baikara, Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioko kide Esther Martinezek bideratuko duen saioan, teknologia berrien funtzionamenduaren ezagutzan sakonduko dute, “hauen bitartez harreman osasuntsuak sustatzeko: gurasoen bitartekotza sare sozialen erabileran, pribatutasunaren kudeaketa eta identitate digitala, segurtasuna sarean, WhatsAppa, eskolako ziber-jazarpena”. Saioak gehiagorako emango balu, hizlaria “beste egun batean etortzeko prest egongo litzateke. Animatu eta parte hartu!".