Duela urtebete izan zen Alkartasuna Nekazal Kooperatiban. Ordutik interes nabarmena piztu duten 100 hitzaldi baino gehiago eskaini ostean, bueltan dator sorterrira. Jakoba Errekondorekin, "Bizi baratzea" liburuaz solasaldian aritzeko aukera izango dugu ostiral honetan, 19:00etan hasita, Udarregi Ikastolako jangelan. "Liburua atal labur askotan bananduta dago. Argibide orokorrak ematen dira hasierako zatian; ondoren, kapitulu bana eskaintzen zaio 30etik gora barazkiri. Bakoitza lantzeko lur mota eta sasoi egokiena, ur eta argi beharra, izurriteez babesteko moduak, aldamenean eduki behar dituen lagunak… Baratzean aritzeko behar den oinarrizko jakintza, 200 orrialde inguruan bildua". Liburuaz gehiago jakin nahi baduzue, sartu bizibaratzea.eus atarian.
Erraustegiaren aurka herritar talde batek deitu dituen ekimenen baitan kokatzen da Jakoba Errekondoren ostiral honetako solasaldia. Herri afari beganoa eta kantaldia antolatu dituzte segidan:
Erraustegiaren aurkako agenda
Apirilak 15, ostirala, Udarregi Ikastolako jangelan:
19:00 Jakoba Errekondoren hitzaldia: "Bizi baratzea".
20:30 Afari beganoa, borondatearen truk. Izen emateko: zaborfesta@gmail.com
Ondoren, "Hil ondoren erraustuko ez dituzten kantautoreen kantaldia".
Antolatzailea: herritar talde bat.
Apirilak 22, ostirala
18:30 Hitzaldia Potxoenean: "Zer gertatzen da Bizkaiko Zabalgarbi erraustegian?".
Hizlaria: Gorka Bueno Mendieta, EHU-ko irakaslea eta ingeniaritzan doktorea.
Antolatzailea: Erraustegia Erabakia.
Apirilak 22, ostirala
Hondakinak erraustearen inguruko jardunaldia, Donostiako Miramar Jauregiko Julio Caro Baroja aretoan:
09:00 Europako Legebiltzarreko GUE/NGL taldeko kide Paloma Lopezen eskutik, jardunaldiaren aurkezpena.
09:15 Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorako bozeramaile Maria Luisa Sanchezen eskutik: "Gipuzkoan errausketaren aurka egin diren ekintza historikoen azalpena".
09:30 Ekonomia Iraunkorreko EHUko ohorezko irakasle Roberto Bermejoren eskutik: "Materialen ekonomia zirkularrean aurreratzeko premia larria".
10:30 Donostia Unibertsitate Ospitaleko Etxeko Ospitalizazio Zerbitzuko familia-mediku Iñigo Suberbiola Unanueren eskutik: "Hiriko hondakinak eta ondorioak osasunean".
11:30 Kafea hartzeko atsedenaldia.
12:00 Teknologia elektronikoko EHUko irakasle titular Gorka Buenoren eskutik: "Hiriko hondakinen errausketa Bizkaian".
13:00 Mahai ingurua.
14:00 Bazkaltzeko atsedenaldia.
16:00 Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari ohi Ainhoa Intxaurrandietaren eskutik: "Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko errausketaren ordezko proiektua".
17:00 European Environmental Bureauko hondakin politikako arduradun Piotr Barczaken eskutik: "Europar Batasunaren arauak eta hondakinen kudeaketa iraunkorra".
18:00 Mahai-ingurua: "Europako Legebiltzarrerako eta Gipuzkoarako proposamenak hondakinen kudeaketa iraunkorra egiteko".
19:30 Jardunaldiaren amaiera.
Antolatzailea: Europako Legebiltzarreko GUE/NGL taldea (Europako Ezker Batua/Europako Iparraldeko Berdea).
Maiatzak 21, larunbata
Maiatzaren 20tik 22ra, proiektu suntsitzaileen (tartean erraustegiaren) aurkako Txirrinka bizikleta martxa gure artetik igaroko da, "Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!" aldarripean.
Informazio gehiago: http://ahttxirrinka2016.blogspot.com.es
Antolatzailea: AHT Gelditu! Elkarlana eta hainbat eragile sozial eta sindikal.
Maiatzak 29, igandea
11:30 Osasunaren aldeko eta erraustegiaren aurkako giza-katea Donostian, Onkologikoan hasi eta Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza pareraino.
Luzeera: 5 kilometro inguru.
Gutxieneko beharrezko parte hartzea: 5.000 lagun.
Zehaztasunak: "musika, emozioa eta sorpresak" iragarri dituzte.
Antolatzailea: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua.