Ostiral honetarako herritar talde batek, Udarregi Ikastolako jangelan antolatua zuen Jakoba Errekondorekin "Bizi baratzea" liburuaren inguruko solasaldia bertan behera utzi dutela berri eman dute oraintxe. Halere, hitzaldi osterako deitua zuten herri afaria eta kantaldia aurreikusi moduan ospatuko dira.
Asteotarako erraustegiaren aurkako ekimen gehiago deituak daude. Tartean, jaso berri dugun deialdia; Usurbilgo Errausketaren Aurkako Plataforma eratzeko batzarra antolatu dute apirilaren 23rako, 11:00etan Artzabalen:
Erraustegiaren aurkako agenda
Apirilak 15, ostirala, Udarregi Ikastolako jangelan:
19:00 Jakoba Errekondoren hitzaldia: "Bizi baratzea".
20:30 Afari beganoa, borondatearen truk. Izen emateko: zaborfesta@gmail.com
Ondoren, "Hil ondoren erraustuko ez dituzten kantautoreen kantaldia".
Antolatzailea: herritar talde bat.
Apirilak 22, ostirala
18:30 Hitzaldia Potxoenean: "Zer gertatzen da Bizkaiko Zabalgarbi erraustegian?".
Hizlaria: Gorka Bueno Mendieta, EHU-ko irakaslea eta ingeniaritzan doktorea.
Antolatzailea: Erraustegia Erabakia.
Apirilak 22, ostirala
Hondakinak erraustearen inguruko jardunaldia, Donostiako Miramar Jauregiko Julio Caro Baroja aretoan:
09:00 Europako Legebiltzarreko GUE/NGL taldeko kide Paloma Lopezen eskutik, jardunaldiaren aurkezpena.
09:15 Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorako bozeramaile Maria Luisa Sanchezen eskutik: "Gipuzkoan errausketaren aurka egin diren ekintza historikoen azalpena".
09:30 Ekonomia Iraunkorreko EHUko ohorezko irakasle Roberto Bermejoren eskutik: "Materialen ekonomia zirkularrean aurreratzeko premia larria".
10:30 Donostia Unibertsitate Ospitaleko Etxeko Ospitalizazio Zerbitzuko familia-mediku Iñigo Suberbiola Unanueren eskutik: "Hiriko hondakinak eta ondorioak osasunean".
11:30 Kafea hartzeko atsedenaldia.
12:00 Teknologia elektronikoko EHUko irakasle titular Gorka Buenoren eskutik: "Hiriko hondakinen errausketa Bizkaian".
13:00 Mahai ingurua.
14:00 Bazkaltzeko atsedenaldia.
16:00 Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari ohi Ainhoa Intxaurrandietaren eskutik: "Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko errausketaren ordezko proiektua".
17:00 European Environmental Bureauko hondakin politikako arduradun Piotr Barczaken eskutik: "Europar Batasunaren arauak eta hondakinen kudeaketa iraunkorra".
18:00 Mahai-ingurua: "Europako Legebiltzarrerako eta Gipuzkoarako proposamenak hondakinen kudeaketa iraunkorra egiteko".
19:30 Jardunaldiaren amaiera.
Antolatzailea: Europako Legebiltzarreko GUE/NGL taldea (Europako Ezker Batua/Europako Iparraldeko Berdea).
Apirilak 23, larunbata
11:00 Usurbilgo Errausketaren Aurkako Plataforma eratzeko batzarra Artzabalgo ekitaldi aretoan. "Gai honekin kezka izateaz gain, konpromisoak hartzeko prest dauden herritar guztiei egiten diegu deialdia".
Maiatzak 21, larunbata
Maiatzaren 20tik 22ra, proiektu suntsitzaileen (tartean erraustegiaren) aurkako Txirrinka bizikleta martxa gure artetik igaroko da, "Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!" aldarripean.
Informazio gehiago: http://ahttxirrinka2016.blogspot.com.es
Antolatzailea: AHT Gelditu! Elkarlana eta hainbat eragile sozial eta sindikal.
Maiatzak 29, igandea
11:30 Osasunaren aldeko eta erraustegiaren aurkako giza-katea Donostian, Onkologikoan hasi eta Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza pareraino.
Luzeera: 5 kilometro inguru.
Gutxieneko beharrezko parte hartzea: 5.000 lagun.
Zehaztasunak: "musika, emozioa eta sorpresak" iragarri dituzte.
Antolatzailea: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua.