Irabaziz hasi dute Euskadiko Txapelketako azken fasea, Usurbil K.E.-ko senior neskek

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 16a, 14:09

Asteburua Euskadiko txapeldun izanda amaitzetik gertuago da Usurbil Kirol Elkarteko senior nesken taldea. Igandera arte, Oiardo Kiroldegian jokoan dute Euskadiko azken fasea. Lehen neurketa ostiral iluntzean jokatu zuten, emozioz beterikoa izan zen usurbildarrentzat. Bera Bera taldekoen aurkako norgehiagoka galtzen hasi arren, denboraldiko lehen zatia amaitzerako berdindu eta bigarren zatian markagailuan nagusitu ziren.

Emozio handiz bizi izan zuen norgehiagoka taldeak, baita harmailak behetik gora bete zituzten zaletuek ere. Eta azkenean, irabazten amaitu zuten usurbildarrek. Etxeko taldea izanik, Usurbil K.E.ri begira ginen etengabe. Baina aurkarien artean ere bazen herritarrik; usurbildarren arteko lehia eman zen lehen jardunaldian. Azken fase honetarako heldu den Bera Bera taldeko jokalarien artean baitzen, Lur Errekondo usurbildarra.

Larunbat honetan, bigarren jardunaldia. Zuazorekin lehiatuko dira senior neskak:

Senior nesken Euskadiko Txapelketako azken fasea Usurbilen

Apirilak 15, ostirala

18:30 GF Zuazo 22-19 Indupime Basauri

20:15 Bera Bera 27-31 Usurbil K.E.

Apirilak 16, larunbata

17:45 Indupime Basauri-Bera Bera

19:30 GF Zuazo-Usurbil K.E.

Apirilak 17, igandea

10:00 Bera Bera-GF Zuazo

11:45 Usurbil K.E.-Indupime Basauri

13:00 Sari banaketa.

Tokia: Oiardo Kiroldegia.