Euskadiko Txapelketako azken faseko bigarren neurketan ere nagusi, Usurbil K.E.-ko senior neskak

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 16a, 21:45

Bitik bi neurketa irabazita. Okerrik ez bada, Euskadiko Txapelketako lehen bi postuetan sailkatzeko arazo handiegirik ez dute izango Usurbil Kirol Elkarteko senior neskek. Eta oraindik hirugarren jardunaldia falta. Euskadiko Txapelketako azken fasea jokatzen ari dira asteburu honetan, Oiardo Kiroldegian. Larunbat honetan zuten bigarren neurketa. Eta ostiralekoan bezala, galtzen hasi eta bost puntuko aldearekin irabazi dute Zuazoren aurkako neurketa etxekoek. Zorionak!

Harmailak goraino bete dira gaur ere. Senior neskek, publikoaren babes osoa jaso dute. Eta txalo zaparrada eta zoriontzeko besarkada mordoa, neurketa amaitu denean. Baina jai giroa, igande eguerdi honetan lehertuko da. Hirugarren eta azken jardunaldi amaieran. Senior neskak Euskadiko txapeldun amaitu dezakete asteburua, eta Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko fasea jokatzeko sailkatuta:

Senior nesken Euskadiko Txapelketako azken fasea Usurbilen

Apirilak 15, ostirala

18:30 GF Zuazo 22-19 Indupime Basauri

20:15 Bera Bera 27-31 Usurbil K.E.

Apirilak 16, larunbata

17:45 Indupime Basauri 18- 17 Bera Bera

19:30 GF Zuazo 24 -29 Usurbil K.E.

Apirilak 17, igandea

10:00 Bera Bera-GF Zuazo

11:45 Usurbil K.E.-Indupime Basauri

13:00 Sari banaketa.

Tokia: Oiardo Kiroldegia.