Herri Urratsera oinez joateko aukera, Andatza M.K.T.-ko kideekin

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 19a, 09:17

Asteburu pasa antolatu du Andatza M.K.T.-k, maiatzaren 8an Senperen ospatuko den Herri Urrats jaialdiaren aitzakian. Izen ematea zabaldu dute jada:

Egunak: maiatzak 7-8 edo maiatzak 8. Bi eguneko edo egun bateko irteera aukeran.

Abiatzeko hitzordua:

-2 egunetako irteerara doazenentzat: maiatzaren 7an 08:30etan Oiardo Kiroldegitik.

-Egun bateko ibilbidea egitera doazenentzat: maiatzaren 8an, 08:30etan Oiardo Kiroldegitik. Autobus zerbitzua Lizuniagaraino. "Nahi duenak, Senpereraino autobusez joan daiteke. Kasu honetan, ez dago derrigorrez federatua egon beharrik".

Bi ibilbide aukeran:

-2 egunekoa: Ereñozu-Lesaka maiatzaren 7an (6,5 ordu) eta Lesaka-Senpere maiatzaren 8an (5,5 ordu). Gaua Lesakako Matxinbeltzenea aterpetxean: dutxa, loa eta gosaria. Afaria aparte ordainduko da.

-Egun batekoa: Lizuniaga-Senpere maiatzaren 8an (3,5 ordu).

Izen ematea:

-2 eguneko ibilbidea egin nahi dutenek 27 euroko ordainketa egin beharko dute apirilaren 28a baino lehen. Egun bateko irteeran parte hartu nahi dutenek, 10 euroko ordainketa maiatzaren 4a baino lehen. Ordainketak kontu zenbakiotan egin behar dira:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805

Oharrak:

-Plaza mugatuak.

-Motxilan, 2 eguneko ibilbideetarako otordua, toaila eta aldatzeko arropa eraman  beharko da.

-Maiatzaren 8an Lizuniagan elkartuko dira autobusez datozenekin, Senpereraino joateko.

-Senpereko Herri Urrats jaialditik Usurbila itzultzeko autobus zerbitzua maiatzaren 8an 18:30etan.

-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea.

Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Antolatzailea eta goiko argazkia: Andatza M.K.T.