Pala Txapelketan izen emateko epea zabalik, ostiralera arte

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 19a, 09:43

Udaberri parte honetan ospatu ohi den pala txapelketa bueltan da. Aurtengo edizioa ere maiatzean hasi eta herriko jaiak hasi arteko tartean jokatuko da. 18 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahalko dute. Izen emateko aukera duzue ostiralera arte, apirilaren 22ra arte. Zehaztasun gehiagoren berri, hemen:

Gizonezkoen mailan

-Paleta gomaz jokatuko da.

-Bakoitzak bere izena eman behar du eta aurrelari edo atzelari jokatzeko asmoa duen. Gero, lehiaketa bikoteak aldatuz izango da.

-Partiden ordutegia: ostegunetan, 20:00etan hasita, eta larunbatetan, 16:00etan hasita.

-Lehiaketa sistema, parte hartzaile kopuruaren arabera zehaztuko da.

-Partida guztiak Aginagan jokatuko dira. Finalerdiak (baleude) eta finala Usurbilen.

Emakumeen mailan

-Tenis edo gomazko pilotarekin jokatuko da.

-Partiden ordutegia: astelehenetan 20:00etan hasita.

-Lehiaketa sistema, bikote kopuruaren arabera zehaztuko da.

-Partida guztiak Usurbilen jokatuko dira.

Izen ematea: 626 110 923 zenbakira deituta edo idatzi huizip@gmail.com helbidera.

Baldintzak

-Norentzat: 18 urtetik gorako usurbildarrentzat.

-Noiz: maiatzean hasi eta Usurbilgo jaietan amaitu.

-Izen emateko epea: apirilaren 22ra arte.

Antolatzailea: Usurbilgo Pilota Elkartea.

Jumping "Master Class" saioa

Maiatzean jumping ikastaroa abiatuko da Oiardo Kiroldegian. "Prest saltoka hasteko?", adierazi dute antolatzaileek. Interesdunentzat, klaseak "goizez eta arratsaldez ordu ezberdinetan izango dira. Etorri eta apuntatu. Plazak mugatuak dira", ohartarazi dute. Kirol jarduera hau ezagutu nahi duzuenok, ostiral honetan, apirilaren 22an, 19:00etan Oiardo Kiroldegian proba saioa izango duzue, Betisa, Saioa eta Patriciarekin".

Yoga eskaintza zabalagoa laster

Maiatzetik aurrera ostegunetan ere yoga saioak Oiardo Kiroldegian. Goizez, 09:00-10:30 artean eta arratsaldetan, 19:00-20:30 artean. Informazio gehiagorako: 943 372 498.

Tomatearen zaintzaren inguruko tailerra

Gipuzkoako Baratze Parke sarean aholkularitza zerbitzua eskaini eta baratze parketik parkera dabilen Furgobaratza, datorren astelehenean, apirilaren 25ean arratsaldeko 18:00etan Usurbilgo Baratze Parkera dator. Tomatearen zaintzaren inguruko tailerra eskainiko da. “Tailer hau guztiz doakoa izango da eta baratzeetako erabiltzaileez gain, bertara hurbildu nahi duen ororentzat dago zuzendua. Bertan, tomatea landatu eta zaintzerako orduan, kontutan eduki beharreko hainbat gauza aipatuko dira... besteak beste: nola ureztatu, ongarritu, egin beharreko tratamentuak... Tailerraren bukaeran, 30 barietate ezberdinetako tomate landareak banatuko dira gerturatzen diren guztien artean... kolore, zapore eta tamaina ezberdinetakoak”, adierazi digute Usurbilgo Udaletik. Informazio gehiago: ekogunea.eus

KzGunea
, apirileko ikastaroak

Apirilean goizez, 09:00-13:00 artean irekiko dute KzGunea. Maiatzean, arratsaldez, 16:00-20:00 artean. Segidan, aurreikusiak dituzten hurrengo ikastaroak:

-Maiatzak 2-11, 16:00-18:00: "Komunikatu zaitez Sare Sozialen bitartez".

-Maiatzak 12-23, 16:00-18:00: "Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako".

-Maiatzak 24, 16:00-18:00 "Youtube: Bideoak ikustea baino gehiago".

Informazio gehiago: 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net edo kzgunea.eus

Teknologia berriei buruzko saioa

"Zer jakin behar dugu gurasook sare sozialei buruz? (mugikorrak, tabletak...)" izeneko hitzaldia antolatu du Zubieta Lantzenek apirilaren 20an, 18:00-19:30 artean Zubietako Kaxkape egoitzan. Baikara, Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioko kide Esther Martinezek bideratuko duen saioan, teknologia berrien funtzionamenduaren ezagutzan sakonduko dute, “hauen bitartez harreman osasuntsuak sustatzeko: gurasoen bitartekotza sare sozialen erabileran, pribatutasunaren kudeaketa eta identitate digitala, segurtasuna sarean, WhatsAppa, eskolako ziber-jazarpena”. Saioak gehiagorako emango balu, hizlaria “beste egun batean etortzeko prest egongo litzateke. Animatu eta parte hartu!".

Alkartasuna Kooperatibako ikastaroak

Apirilak 30, larunbata

09:00-13:00 Sagarrondotik Sagardora zikloko saioa Potxoenean: "Landareen bizimodua. Ilargiaren eragina".

Bideratzaileak: Xabier Akizu eta Jakoba Errekondo.

Izen ematea eta informazio gehiago:

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba.