Ostegun honetako, apirilaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak dakarrenez, iazko Kontu Orokorra jendaurrean ikusgai jarri du Usurbilgo Udalak. Erreklamazioak aurkezteko tartea egongo da datozen bi asteotan. "Udal honetako Kontuen Batzorde Bereziaren txostenarekin, indarrean dagoen Araudiak ezarritakoa betez, 2015eko ekitaldiko Kontu Orokorra jendaurreko erakusketara jartzen da, hamabost egunez, kontu-hartzailetzako bulegoetan. Epe horretan, erreklamazioak edo oharrak aurkez ditzakete interesatuek, Usurbilgo Udaletxeko Sarrera Erregistroan, bulego orduetan, aurkeztu ahal izango direlarik", GAO-ko iragarkiak dioenez.
Zenbait udal zerbitzu esleitzear
Apirilaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez, Oiardo Kiroldegiko atezaintza, harrera eta administrazio lanen zerbitzua esleitu zuela berri eman zuen Usurbilgo Udalak. Martxoaren 31n gauzatu zen esleipena. BPXport Kirol Zerbitzuak, S.L.U. izan da esleipenduna. Bi urtetarako esleipena da honakoa, urtero beste bi urtez luzagarria izango dena. Abenduan egin zuen lizitazio deialdia Usurbilgo Udalak. Eskaintzak aurkezteko 20 eguneko epea izan zuten interesdunek. Informazio gehiago, usurbil.eus atarian duzue.
Oiardo Kiroldegiari loturiko esleipena gauzatu da jada. Bide berean, Usurbilgo Udalak esleitzear ditu zerbitzuok:
-Nerabeentzako udal zerbitzua kontratatzea. Informazio gehiago, hemen.
-Santueneko Gure Elkartea jubilatuen tabernaren kudeaketa. Informazio gehiago, hemen.
-Artzabalgo Gure Pakea Elkarteko jubilatuen tabernaren kudeaketa. Informazio gehiago, hemen.
-Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko kontratua. Informazio gehiago, hemen.