Usurbil K.E.-ko jubenil nesken Espainiako Txapeketako neurketen ordutegiak zehaztu dituzte

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 21a, 11:22

Duela bi asteburu, Euskadiko txapeldun izendatu zituzten. Espainiako txapelketa jokatzeko ere sailkatu ziren. Astebete beranduago senior neskak laguntzen aritu eta hauek ere Euskadiko txapeldun amaitu zuten. Usurbil Kirol Elkarteko jubenil nesken taldeaz ari gara. Asteburu honetan Pozuelo de Calatravara, Ciudad Realera doaz, Espainiako txapelketan dena ematera. Apirilaren 22tik 24ra jokatuko dute aipatu fasea, C. Pozuelo de Calatrava (Gaztela Mantxako lehen sailkatua), BM. Nazareno (Andaluziako laugarren sailkatua), eta EMD Aceuchal (Extremadurako lehen talde sailkatua) taldeen aurka.

"Bertako antolakuntzak dioskunagatik, baliteke "streaming" bidez bertako partidak ikusteko aukera izatea, alegia, ordenagailuz edo beste bitartekoren baten bitartez, zuzenean herriko jubenil nesken partidak ikusi ahal izatea. Jubenil nesken kasuan, 1. postuan geratuko balira, Espainiako txapelketako amaiera fasera pasako lirateke. Amaierako fasea, maiatzaren 4tik (asteazkena) 8ra (igandea) izango litzake, eta Estatu osoko 8 talde onenek jokatuko lukete, Estatu mailako talde txapelduna zein den erabakitzeko", zehaztu digute Usurbil K.E.-tik.

Zehaztu dituzte jada, jubenil neskek asteburuan jokatuko duten faseko neurketen ordutegiak:

Neurketen egutegia

Apirilak 22, ostirala

18:30 Usurbil K.E.-BM. Nazareno

20:30 BM. Pozuelo de Calatrava-EMD Aceuchal

Apirilak 23, larunbata

19:00 BM. Pozuelo de Calatrava-BM. Nazareno

20:30 Usurbil K.E.-EMD Aceuchal

Apirilak 24, igandea

10:00 EMD Aceuchal-BM. Nazareno

12:00 BM. Pozuelo de Calatrava-Usurbil K.E.

Neurketen jokalekua: Pozuelo de Calatrava (Ciudad Real).

Usurbil K.E., Euskadiko Txapelketako azken fasean lehen postuan sailkatuko balitz:

Jokatuko duten sektorea: "E".

Jokalekua: Pozuelo de Calatrava (Ciudad Real).

Aurkariak: C. Pozuelo de Calatrava (Gaztela Mantxako lehen sailkatua), BM. Nazareno (Andaluziako laugarren sailkatua), eta EMD Aceuchal (Extremadurako lehen talde sailkatua).