"Zartapa!", Katiuska Antzerki Taldearen antzezlana 22:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 22a, 08:20

Tolosako Katiuska Antzerki Taldea Sutegira dator ostiral honetan, apirilaren 22an. “Zartapa!” izeneko antzezlana eskainiko dute gaueko 22:00etan hasita, Sutegiko auditorioan. "Euren errealitatean etsi aurretik Astiazaran doktorearengan jarri dute itxaropena zazpi lagunek. Zein da Astiazaran doktorea hain ospetsu egin duen sekretua?". Antzezlana ikusteko sarrerak egunean bertan eskuratu ahalko dituzue, 6 eurotan.

Musikariak ludotekan

Olatz Korta eta Xabier Zubeldiaren musika emanaldia izango da ostiralean, apirilaren 22an 18:00etan hasita, Bihurritxiki Ludotekan. 0-6 urte artekoei zuzendua egongo da hitzordua.

Liburuaren Eguna dugu larunbat honetan, apirilaren 23an. Egun honen harira, bi ekimen antolatu ditu Sutegi udal liburutegiak. Lehenengoa, asteazkenean egin zuten; Badut antzerki konpainiaren "Zirriborro" antzezlana, "Klown kodean eta testurik gabe", ikusi ahal izan zen Sutegin. Lotura honetan duzue kultur etxeko auditorioan eskaini zuten emanaldiko une bat, liburutegikoek grabatu zuten bideo honetan:

https://www.facebook.com/sutegi05/videos/902842849844392/

Irakurketa topaketa

Antzezlanaz gain, irakurketa topaketa antolatu dute astebete barrurako. "Danele Sarriugarteren "Erraiak" (Zilarrezko Euskadi Saria 2015) liburua izango dugu ahotan, eta idazlea bera gure artean egongo da, istorioaren barne muinak komentatzeko eta sortze prozesuaz hitz egiteko. Liburuaren ale ezberdinak jada, Liburutegian daude eskuragarri; izan ere, liburua aldez aurretik irakurriz gero, etekin handiagoa aterako baitiogu topaketari", adierazi dute liburutegitik. Irakurketa topaketa, apirilaren 27an, 19:00etan liburutegian.