Gimnasia erritmikoaren inguruko festa larunbatean, Tximeleta taldekoen topaketan

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 22a, 09:15

Aurreko urteetan bezala, larunbat honetan ospatuko den Dantza Egunez gimnasia erritmikoa ikusteko aukera aparta izango da. Kirol jarduera honetan aritzen diren Tximeleta taldeen Topaketa ospatuko da apirilaren 23an egun osoz, Oiardo Kiroldegian, 09:00-18:00 artean. "Donostia, Pasaia, Oiartzun, Usurbil, Astigarraga eta inguruko 20 ikastola eta ikastetxe desberdinetako 300 neska-mutil inguruk parte hartuko dute", adierazi dute antolatzaileek. Topaketarako sarrera doakoa izango da. "Egun osoan zehar gimnastika erritmikoa ikusteko aukera edukiko duzue dohainik. Txikienek pilota eta uztaiekin egingo dute emanaldia eta handienak berriz, uztai-mazoekin eta xingola-pilotarekin lehiatuko dira. Eta bakarka zein taldeko modalitateak izango ditugu. Parte hartzaileak benjamin, alebin eta infantilak dira. Tximeleta taldetik familia eta lagun guztiei, aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu beti erakusten duzuen jarrera eta laguntza positiboagatik. Animatu eta etorri guretzat hain polita eta berezia den egunaz gozatzera!", luzatu dute gonbita.

Apirilak 23, larunbata

Ordutegia: 09:00-18:00.

Tokia: Oiardo Kiroldegia.

Parte hartuko duten taldeak: "Donostia, Pasaia, Oiartzun, Usurbil, Astigarraga eta inguruko 20 ikastola eta ikastetxe desberdinetako 300 neska-mutil inguruk parte hartuko dute".

Sarrera: doan.

Txandak:

09:40-11:15 Lehen txanda.

12:10-13:50 Bigarren txanda.

16:25-17:50 Hirugarren txanda.