Usurbildarren erakustaldi bikaina, Dantza Eguneko erromerian

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 23a, 21:33

Dantza taldekoak, herritarrak nahiz gaurkoan Usurbilen bisitari izan ditugunak. Guztiek erromeria gune handian bihurtu dute frontoia, Dantza Egun honetako arratsalde partean. Segidan datozen irudiok argi erakusten dutenez, primeran pasa dute. Gozatu ederra hartu dute dantzan. Euskal dantzen erromeria, Ortzadar taldekoek girotu eta gidatu dute. Dantzan aritu eta ikasteko aukera bikaina izan da gaurkoan. Hauxe zen hain zuzen, Orbeldi Dantza Taldekoek aurtengo edizioan txertatu duten berrikuntzetako bat. Eta ikusi denez, aldaketarekin bete-betean asmatu dute. Irudiok horren guztiaren erakusgarri: