"Furgobaratza" dator 18:30etan, Baratze Parkera

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 25a, 00:15

Gipuzkoako Baratze Parke sarean aholkularitza zerbitzua eskaini eta baratze parketik parkera dabilen Furgobaratza, Usurbilgo Baratze Parkera dator astelehen honetan, apirilaren 25ean arratsaldeko 18:00etan. Tomatearen zaintzaren inguruko tailerra eskainiko da. “Tailer hau guztiz doakoa izango da eta baratzeetako erabiltzaileez gain, bertara hurbildu nahi duen ororentzat dago zuzendua. Bertan, tomatea landatu eta zaintzerako orduan, kontutan eduki beharreko hainbat gauza aipatuko dira... besteak beste: nola ureztatu, ongarritu, egin beharreko tratamentuak... Tailerraren bukaeran, 30 barietate ezberdinetako tomate landareak banatuko dira gerturatzen diren guztien artean... kolore, zapore eta tamaina ezberdinetakoak”, adierazi digute Usurbilgo Udaletik. Informazio gehiago: ekogunea.eus

Alkartasuna Kooperatibako ikastaroak

Apirilak 30, larunbata

09:00-13:00 Sagarrondotik Sagardora zikloko saioa Potxoenean: "Landareen bizimodua. Ilargiaren eragina".

Bideratzaileak: Xabier Akizu eta Jakoba Errekondo.

Izen ematea eta informazio gehiago:

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba.

KzGunea
, apirileko ikastaroak

Apirilean goizez, 09:00-13:00 artean irekiko dute KzGunea. Maiatzean, arratsaldez, 16:00-20:00 artean. Segidan, aurreikusiak dituzten hurrengo ikastaroak:

-Maiatzak 2-11, 16:00-18:00: "Komunikatu zaitez Sare Sozialen bitartez".

-Maiatzak 12-23, 16:00-18:00: "Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako".

-Maiatzak 24, 16:00-18:00 "Youtube: Bideoak ikustea baino gehiago".

Informazio gehiago: 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net edo kzgunea.eus

Jumping ikastaroa

Maiatzean jumping ikastaroa abiatuko da Oiardo Kiroldegian. "Prest saltoka hasteko?", adierazi dute antolatzaileek. Interesdunentzat, klaseak "goizez eta arratsaldez ordu ezberdinetan izango dira. Etorri eta apuntatu. Plazak mugatuak dira", ohartarazi dute. Informazio gehiagorako: 943 372 498.

Yoga eskaintza zabalagoa laster

Maiatzetik aurrera ostegunetan ere yoga saioak Oiardo Kiroldegian. Goizez, 09:00-10:30 artean eta arratsaldetan, 19:00-20:30 artean. Informazio gehiagorako: 943 372 498.