Ate irekien egunak Haur Eskolan, Institutuan eta Lanbide Eskolan

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 25a, 01:45

2015-16 ikasturtea azken txanpara gerturatzen ari den honetan, datorrenean pentsatzen hasteko garaia da gazte askorentzat. Ikasten jarraitzekotan zer ikasi, non... Zalantza guztiak argitzen laguntzera datoz, asteotarako Institutuan eta Lanbide Eskolan antolatu dituzten ate irekien egunak. Haur Eskolan ere saio bikoitza antolatu dute astearte honetarako.

Ireki berri dute hain zuzen Haur Eskolan, 2016-17 ikasturterako matrikulazio epea. Matrikulazioa goizez bideratu beharko da, 09:30-12:30 artean. Horretarako ordea, aurrez hitzordua eskatu 943 374 061 telefono zenbakian. Epe honen baitan, ate irekien eguna antolatu dute apirilaren 26rako.

Lasarte-Usurbil Institutuan ere ate irekien eguna antolatu dute asteazkenerako. Hezkuntza proiektua aurkeztuko dute eta instalakuntzak ezagutzeko aukera izango da. Informazio gehiago: instilasarte.hezkuntza.net , 943 372 852/943 372 277, lasarte-bhi@instilasarte.net

Ate irekien hiru egun, Lanbide Eskolan

Irailetik aurrera Lanbide Eskolan ikasten hasi nahi duenarentzako ate irekien egunak antolatu dituzte maiatzaren 7an, 11n eta 14an. Instalakuntzak ezagutzeko bisita gidatua egin eta hezkuntza proiektua aurkeztuko da. Erdi eta goi mailako ziklook eskaintzen dituzte Zubietan: administrazioa, elektrizitate-elektronika, fabrikazio mekanikoa, energia eta ura. Aurrematrikulazioa maiatzaren 23tik ekainaren 3ra izango da. Informazio gehiago:

lhusurbil.eus

eskola@lhusurbil.eus

943 364 600

Ate irekien egunak

Apirilak 26, asteartea

Haur Eskolan:

17:00 Euskarazko saioa.

18:00 Erdarazko saioa.

Apirilak 27, asteazkena

17:30 Lasarte-Usurbil Institutuan.

Maiatzak 7, larunbata

11:00-13:00 Lanbide Eskolan.

Maiatzak 11, asteazkena

18:00-20:00 Lanbide Eskolan.

Maiatzak 14, larunbata

11:00-13:00 Lanbide Eskolan.