Kiroldegiko kirol jarduera fisiko eta ur sorospen zerbitzua esleitzeko deialdia

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 25a, 07:17

"Usurbilgo Udalaren Oiardo Kiroldegiko kirol jarduera fisiko eta ur sorospen zerbi­tzua" esleituko du Udalak, astelehen honetako, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitara eman duen iragarkiaren arabera. Bi urtetarako kontratua izango da, "beste urte beteko bi epez luzagarria"  izango dena. Esleipen deialdi honetan parte hartzeko interesa dutenek, 20 eguneko epean aurkeztu behar dituzte eskabideak. Agiriak eta informazio gehiago jasotzeko, Usurbilgo Udalera jo dezakezue astelehenetik ostiralera goizez, 08:00-14:30 artean, deitu 943 371 951 telefono zenbakira, edo idatzi email bat, kontratazioa@usurbil.eus helbidera. Prozesu honen berri ere usurbil.eus udal web orrialdean emango dute. Bertan "jakinaraziko da B eta C gutun azalen irekiera eguna, ordua eta tokia".

Lan talde berria Kiroldegian

Apirilaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean  Usurbilgo Udalak iragarri moduan, Oiardo Kiroldegiko atezain­tza, harrera eta administrazio lanen zerbi­tzua esleitu dute. Martxoaren 31n gauzatu zen esleipena. BPXport Kirol Zerbitzuak, S.L.U. izan da esleipenduna. Kiroldegiko lan talde berria martxan da jada. Bi urtetarako esleipena da honakoa, urtero beste bi urtez luzagarria izango dena. Abenduan egin zuen lizitazio deialdia Usurbilgo Udalak. Eskaintzak aurkezteko 20 eguneko epea izan zuten interesdunek. Informazio gehiago, usurbil.eus atarian duzue.

Abian diren esleipen prozesuak

Oiardo Kiroldegiari loturiko esleipena gauzatu da jada. Bide berean, Usurbilgo Udalak esleitzear ditu zerbitzuok:

-Nerabeentzako udal zerbitzua kontratatzea. Informazio gehiago, hemen.

-Santueneko Gure Elkartea jubilatuen tabernaren kudeaketa. Informazio gehiago, hemen.

-Artzabalgo Gure Pakea Elkarteko jubilatuen tabernaren kudeaketa. Informazio gehiago, hemen.

-Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko kontratua. Informazio gehiago, hemen.