Amets handiak egin, txikitik hasi, eta ekin berehala!

JuanjoLertxundi 2016ko api. 25a, 10:35

Amets handiak egin, txikitik hasi, eta ekin berehala!

Robin S.Sharma

 

Robin S.Sharma “El monje que vendió su Ferrari” liburuaren egilea

Ekintzarik gabeko ezagutzak ez du ezertarako balio. Denen gainetik, ekin egin behar zaio. Ekintza txikienak ere intentzio handienak baino gehiago balio du. Jende asko “bizitzaren itxarongelan” hiltzen da. Gehienetan, “egun batean” bihurtzen da “inoiz ez”. “Denbora izatean”, “dirua izatean” edo “ahal dudanean” esaten dugunean, ez da ezer gertatzen inoiz.  Aurrerapausorik ez emateko eta justifikatzeko, beti dugu “baina bat” . Bizitzan parte hartzen ez badut, bizitzak berak erabakiko du nire ordez. Egunak aste bihurtuko dira, asteak hilabete, eta ni konturatzeko, nire bizitza bukaerara iritsiko da.

Hausnarketa: zergatik da hain arriskutsua immobilismoa eta beharrezkoa ekintzara pasatzea?

Liburu bat gomendatzen dizut ikasten eta hobetzen jarraitzeko:

Botella, Fernando, ¡Atrévete! ¿Y si eliges ser feliz?, Alienta, Barcelona, 2012

Bidaiak jarraitu egiten du...