Aginagako Elizaren 50. urtemugako bazkarirako izen ematea, asteazkenera arte

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 25a, 06:45

Aginagako Asisko Franzisko Deuna Parrokia inauguratu zela 50 urte beteko dira igande honetan, maiatzaren lehenean. Mende erdia itxura berrituta ospatuko dute. Gunea azaroa bukaeran inauguratu baitzuten, berritze lanak amaitu ostean. "Data garrantzitsu hori ospatu nahi dugu. Ospatzeko modukoa da", adierazi diote NOAUA!ri Aginagako Parrokiatik. Urtemuga egunerako ospakizunak iragarri dituzte eta hitzorduotan parte hartzera deitzen dute. "Zure presentzia oso garrantzitsua da, espero zaitugu, ospa dezagun data garrantzitsu hau elkarrekin", luzatzen diete gonbita herritarrei. Honatx deitu dituzten ekimenak:

Maiatzak 1, igandea

12:00 Meza Aginagako Elizan.

14:00 Bazkaria Aginaga Sagardotegian. Menuaren prezioa: 30 euro.

Izen emateko: apirilaren 27a baino lehen, Aginagako Eizan edo 637 902 096 (Mariangeles) edo 649 540 236 (Antonio) telefono zenbakietan.