Argia, ura eta gasa ordaintzeko arazoak dituzten herritarrek laguntza jaso dezakete

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 25a, 13:08

Oinarrizko laguntzarik jasotzen ez duten eta larrialdi egoeran dauden herritarrek argia, ura eta gasaren gastuen zati bat ordaintzeko laguntza jaso dezakete. Eusko Jaurlaritzaren eta Gurutze Gorriaren artean sinatutako hitzarmen honi buruzko informazio gehiago Usurbilgo Udaleko Gizarte Zerbitzuetan eskuratu ahal izango duzue.

Hiru hilabeterako hornidura-txekeak

Laguntza hauen bidez, honakoa lortu nahi da: diru-sarrera gutxi dituzten familiei etxebizitza  horniduren (argia, ura eta gasa) gastuen zati bat ordaintzea eta familia horiei eskura dituzten beste baliabide batzuen berri ematea eta horietara bideratzea oinarrizko beharrizanak arintzeko.

Ekimen honi esker, hiru hilabeterako hornidura-txekeak emango dira, gehienez ere 80 eurokoak, hauek sei hilabetera arte luzatu ahalko direlarik.

Horretarako bi bide nagusi daude: Gipuzkoako Gurutze Gorriko eraikinera zuzentzea (Donostian, Ategorrieta 10) edota Usurbilgo Udaleko Gizarte zerbitzuetara zuzentzea, hauek laguntza eskaria zuzenean bideratuko luketelarik.

Argazkia: Argia