Erraustegiari buruzko mozioa, 18:00etan hasiko den osoko bilkuran

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 26a, 01:39

Usurbilgo Udalak apirileko osoko ohiko bilkura deitua du jada. Betiko legez, hilabeteko azken astearte honetan izango da, apirilaren 26an, arratsaldeko 18:00etan udalbatza aretoan. Udal ordezkariek gai zerrenda luzea jorratuko dute oraingoan. Besteak beste, bost mozio aurkeztu eta bozkatuko dituzte. Tartean, 10.puntuak jasotzen duen moduan, erraustegiaren eraikuntzari loturikoa. Autobus zerbitzuen murrizketen edota diru-sarreren inguruko laguntzei buruzkoa testu bana baita. Honatx, aipatu moduan, udalbatzak ahotan hartuko dituen gaien zerrenda osoa:

1.- Aurreko akten onespena:

*2016ko otsailaren 23ko ohiko bilkura. *2016ko martxoaren 22ko ezohiko bilkura.

2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2016ko martxoaren 15etik apirilaren 15era (2016/0268- 2016/0355).

3.- Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioen Berrikuspenaren Testu Bategineko Araudiko 37., 53., eta 54. artikuluen Aldaketa puntuala (01 aldaketa). Behin betiko onespenerako dokumentu osatua onartzea.

4.- Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako S-4 (Txagañeta) Sektoreko Ezaugarri Fitxaren Aldaketa puntuala (10 aldaketa). Behin betiko onespenerako dokumentu osatua onartzea.

5.- 2016/0285 dekretua berrestea: San Marko Mankomunitateko Batzarrak 2016-01-26an harturiko erabakia (udalen ekarpenak zehazten dituen atala) auzibidera.

6.- 2016/0286 dekretua berrestea: San Marko Mankomunitateko 2016ko aurrekontuen behin betiko onespena auzibidera.

7.- Berri ematea: 2016/90001 kreditu txertakuntzaren aldaketa dela eta, Udalak gastuaren araua ez du betetzen.

8.- Mozioa: Etxebizitza duin eta egokia legez okupatzeko aukera izateko eskubide subjektiboari eta etxebizitzarako prestazio ekonomiko berriari buruzko arauzko garapena.

9.- Mozioa: Europar Batasuneko Estatu eta Gobernu buruek Turkiarekin izenpetutako aurreakordioaren ingurukoa.

10.- Mozioa: Erraustegiaren eraikuntza dela eta.

11.- Mozioa: Usurbil-Lasarte-Oria-Ospitalea lotzen dituen T2 eta T6 autobusen zerbitzuan murrizketak ez egitearen alde.

12.- Mozioa: Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzaren (AGI) murrizketa.

13.- Galdera-eskaerak.