Imanol Larzabali eskainitako kantu-jira larunbatean

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 26a, 07:28

Kantuzaleak kalera irtengo dira larunbat honetan, apirilaren 30ean. Afal ordura arte luzatuko den kalejira, 19:00etan abiatuko dute Mikel Laboa plazatik. Hitzordu berezia izango da oraingoan, Imanol Larzabal abeslariari eskainitakoa. Bere abestiak kantatuko dituzte. Gogoan izan, ez ahaztu kantu-liburuxka eramatea. Kantu-jiraz gain, asteartero, 18:30-19:30 artean Udarregi Ikastolan egiten duten ikastaroan aurkituko dituzue Kantu Taldekoak. Hurrengo entsegu saioa beraz, gaur bertan izango dute.