"Berri ona" filma, "Heroiak" antzezlana eta Javier Muguruza, Jexux Artzeren omeneko ekitaldietan

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 26a, 11:30

Badatoz Jexux Artzeren omeneko ekitaldiak. "Berri ona" filma, "Heroiak" antzezlana eta Javier Muguruza eta taldearen kontzertua programatu dituzte aurtengoan. Lehen hitzordua, film proiekzioa, ostiral honetarako iragarri dute. Sarrerak salgai dituzue jada, Lizardi liburu dendan.

20 urte betetzear dituen NOAUA! Kultur Elkartetik sariak banatzen jarraitzen dugu, egitasmo honek aurrera egiteko, urteotan lagundu duzuen bazkideon artean. Oraingoan, ate joka ditugun Jexux Artzeren omeneko ekitaldietako baterako, apirilaren 29an proiektatuko duten "Berri ona" filma ikusteko bi sarrera zozketatu ditugu. Koro Labaka herritarra izan da saritua. Zorionak!

Ostiral honetan, "Heroiak" antzezlanerako bi sarrera zozketatuko ditugu NOAUA!ko bazkideon artean. Zozketa egin eta beherala jakinaraziko diogu nori egokitu zaizkion bi sarrerak. Zorte on!

Jexux Artzeren omeneko ekitaldiak

Apirilak 29, ostirala: "Berri ona" filma

Ordua: 22:00.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Zehaztasunak: "Nafarroako langile-herri bateko parroko izendatu dute Migel, 1936ko matxinadaren egunean. Gerraren bidegabekerien eta ankerkerien lekuko da eta kaltetuen alde jokatzea erabaki du, bere burua ere arriskuan jarrita. Migelek herriko maistrarekin ematen du denbora gehiena. Haren senarra, errepublikanoa, desagertu egin da; gatazka hasi denetik inork ez daki non dagoen. Egunerokoan partekatzen dituzte beren beldurrak eta tristurak parrokoak eta Margaritak, eta apurka-apurka maitasunezko harremana bihurtuko den adiskidetasun sakona sendotu da elkarren artean".

Zuzendaria: Helena Taberna.

Aktoreak: Unax Ugalde, Barbara Goenaga, Guillermo Toledo, Gorka Aginagalde, Joseba Apaolaza, Mikel Tello, Klara Badiola…

Iraupena: 103 minutu.

Sarrerak: 5 euro Lizardin aldez aurretik, eta egun berean lehiatilan.

Antolatzailea: Jexux Artze K.E.

Maiatzak 6, ostirala: "Heroiak" antzezlana

Ordua: 22:00.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Aktoreak: Ramon Agirre, Kandido Uranga eta Jose Ramon Soroiz.

Zuzendaria: Begoña Bilbao.

Zehaztasunak: "Hiru beterano, gerran aritutako soldaduentzako zahar-egoitza batean daude, bizitzaren joanari so. René herrena dago, Gustavek agorafobia du eta Fernandek zorabioak izaten ditu sarri, buruan duen metraila pusketaren erruz… Gerraren ajeak. Gure hiru heroiek zahar-egoitzatik ihes egitea erabaki dute. Nora ordea? Indotxinara? Aldameneko Herrira? Edo haizeak lizarrak inarrosten dituen tontorrera?".

Sarrerak: Lizardin 8 € aldez aurretik, 10 € egun berean (lehiatilan).

Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea.

Maiatzak 7, larunbata

"Javier Muguruza eta taldea: "Tonetti anaiak" diska aurkezpena"

Ordua: 22:00.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Zehaztasunak: "2015ean argitaratutako Tonetti anaiak izenburua duen hamalaugarren diskoa aurkeztuko digu Jabier Muguruzak. Alderdi musikalean, jazz ukituko giroa topatuko dugu bertan. Helburu horrekin, Muguruzak estilo horretako artista handiak elkartu ditu, Mikel Azpiroz pianojolea, Ignasi Gonzalez kontrabaxua eta David Gomez bateria. Tempo lasaiak, sosegatuak, egokienak entzulearen belarrira bere istorio eder horiek kanta ditzan, geure baitako alderdirik intimoenarekin topo egiten dutenak. Jabier Muguruzak bilatzen zuen sonoritate naturala aurkituko duzu errezitaldian".

Sarrerak: Lizardin 8 € aldez aurretik, 10 € egun berean (lehiatilan).

Antolatzailea: Jexux Artze K.E.