Ate irekien eguna gaur, Lasarte-Usurbil Institutuan

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 27a, 07:53

2016-17 ikasturtea prestatzen hasteko garaia da. Ate irekien egunak antolatzen ari dira ikastetxeetan. Atzo Haur Eskola eta Lasarte-Usurbil Institutuan ere ate irekien eguna antolatu dute asteazken honetarako. Hezkuntza proiektua aurkeztuko dute eta instalakuntzak ezagutzeko aukera izango da. Informazio gehiago: instilasarte.hezkuntza.net , 943 372 852/943 372 277, lasarte-bhi@instilasarte.net

Ate irekien hiru egun, Lanbide Eskolan

Irailetik aurrera Lanbide Eskolan ikasten hasi nahi duenarentzako ate irekien egunak antolatu dituzte maiatzaren 7an, 11n eta 14an. Instalakuntzak ezagutzeko bisita gidatua egin eta hezkuntza proiektua aurkeztuko da. Erdi eta goi mailako ziklook eskaintzen dituzte Zubietan: administrazioa, elektrizitate-elektronika, fabrikazio mekanikoa, energia eta ura. Aurrematrikulazioa maiatzaren 23tik ekainaren 3ra izango da. Informazio gehiago:

lhusurbil.eus

eskola@lhusurbil.eus

943 364 600

Ate irekien egunak

Apirilak 27, asteazkena

17:30 Lasarte-Usurbil Institutuan.

Maiatzak 7, larunbata

11:00-13:00 Lanbide Eskolan.

Maiatzak 11, asteazkena

18:00-20:00 Lanbide Eskolan.

Maiatzak 14, larunbata

11:00-13:00 Lanbide Eskolan.