Usurbilgo Udalaren diru-laguntzen Batzorde Orokorrak kultura, kirola, Gizarte Zerbitzuak, ingurumena eta nekazaritza-abeltzaintza eremuetako diru-laguntzen ebazpen proposamena luzatu du. Guztira, 147.500 euro pasatxoko diru-laguntzak banatu asmo ditu Udalak, eremu ezberdinetan lanean diharduten talde, elkarte eta eragileen artean. Ebazpenaren berri asteazken honetan iragarri du Udalak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Orain, interesdunek alegazioak aurkezteko 10 eguneko tartea izango dute. Maiatzaren 9ra arte hain zuzen.
Nekazaritza eta abeltzaintzako diru-laguntzak
Onarturiko laguntza: 4.120,27.
Laguntza eskaera kopurua: 9.
Zertara bideratuko den laguntza: makinaria konponketa, nekazal ustiapenerako lurren mantenua, edota hobekuntza gastuetara.
Ingurumenerako diru-laguntzak
Onarturiko laguntza: 7.344,46.
Laguntza eskaera kopurua: 12.
Zertara bideratuko den laguntza: etxebizitzan Led argiteria jartzera, energia berriztagarrien hornitzailea jartzera.
Kirol arloko diru-laguntzak
Onarturiko laguntza: 45.544 euro.
Laguntza eskaera kopurua: 17.
Zertara bideratuko den laguntza:
-Kirol taldeak laguntzera: Tximeleta, Andatza M.K.T., Baxurde Txiki U.T.T., Buruntzazpi, Beterri Sub, Usurbil F.T., Usurbil Judo Kluba, Makax, Pagazpe, Usurbil K.E., Zubieta Lantzen Txirrindularitza, Zubieta PT, yoga taldeak, Aginagako kirol ekintzak...
Kultur arloko diru-laguntzak
Onarturiko laguntza: 78.999,03.
Laguntza eskaera kopurua: 20 taldeek aurkezturiko ekintzak lagunduko dira.
Zertara bideratuko den laguntza:
-Taldeok lagunduko dira: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea, Etumeta AEK euskaltegia, Antxomolantxa, Kantu Taldea, Jexux Artze K.E., Bihurri Txiki Ludoteka, Einean Guraso Elkartea, Irriu Abesbatza, Lauburu Konpartsa, Zubietako Eskolako Guraso Elkartea, Usurbilgo Motor Kluba, Orbeldi Dantza Taldea, NOAUA! K.E., Nafartarrak K.T., Organoaren Lagunak, Hitz Aho, Ziortza G.E., San Praixku G.E., EHAZE, Santunea K.E..
-Taldeok landutako egitasmoak ere lagunduko dira: 7.693,80 euroko laguntza jasoko dute ikastaroek, 538 euro irteerek, 11.880 euro kanpamendu edota udako ekintzek, 58.887 euro bestelako kultur ekintzek.
Gizarte zerbitzuen alorreko diru-laguntzak
Onarturiko laguntza: 11.553,42 euro.
Laguntza eskaera kopurua: 15.
Zertara bideratuko den laguntza: ACABE, ADEMGI, AECC, AGIFES, AGIPASE, ALCER, ATECE, ATZEGI, Begisare, Bikarte, GIT, Izan Fundazioa, Gipuzkoako Elikagaien Bankua, Ordatzar Elkartea, Pausoka Elkartea.
Informazio gehiago: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
Udal diru-laguntzen oinarriei buruzko informazioa: Usurbilgo Udalaren 2016ko diru-laguntza deialdia