Usurbil K.E.-ko senior neskek, Castro Urdialesen jokatuko dute Espainiako Sektorea

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 27a, 12:10

Espainiako Eskubaloi Federazioak egin berri duen bileran, jasotako proposamenak aztertu eta lehen nazional mailara igotzeko ospatuko diren sei sektoreen jokalekuak erabaki ditu. Gogoan izan, Usurbil Kirol Elkarteko senior neskek Euskadiko Txapelketa irabazi zutela apirilaren 15ean eta zuzenean sailkatu zirela sektore hau jokatzeko. Federazioak hala erabakita, Kantabrian, Castro Urdiesen lehiatuko dira senior neskak, maiatzaren 13tik 15era. Honatx, Usurbil K.E.-etik eman dizkiguten zehaztasun gehiagoren berri:

Senior nesken Espainiako Txapelketa

Sektorea: "B".

Noiz: maiatzak 13,14,15.

Non: Castro Urdiales (Kantabria).

Aurkariak: Castro-Urdiales (Kantabria), Baztango BKT (Nafarroa), A.D. La Jota (Aragoi).

Neurketen egutegia:

Maiatzak 13, ostirala

Castro-Urdiales-A.D. La Jota

Usurbil K.E.-Baztango BKT

Maiatzak 14, larunbata

Usurbil K.E.-A.D. La Jota

Castro-Urdiales-Baztango BKT

Maiatzak 15, igandea

A.D. La Jota-Baztango BKT

Castro-Urdiales-Usurbil K.E.

Usurbil K.E.-ko senior nesken Euskadiko Txapelketako garaipena irudiotan: Usurbil K.E.-ko senior neskak, Euskadiko txapeldun