Etxebizitza duin eta egokia legez okupatzeko eskubidea bermatzea eskatu dio udalbatzak Jaurlaritzari

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 27a, 12:25

"Etxebizitza bat eskuratzeko behar diren baliabide ekonomikoak ez dituzten pertsonei etxebizitza duin eta egokia modu egonkorrean legez okupatzeko eskubidea bermatzea, eta bestela prestazio ekonomikoak eskaintzea" galdegiten dio Usurbilgo Udaleko udalbatzak Eusko Jaurlaritzari. Eskaera, gai honi buruz PSE-k asteartean egindako osoko bilkuran aurkeztu zuen mozioak jasotzen du. Bi puntuko testuan gainera, "prestazio ekonomikoko modalitatean etxebizitza duinerako eskubide subjektiboa betetzeari dagokionez, inolako murrizketarik eragin ez dezatela, ez baldintzetan ezta zenbatekoetan ere, Etxebizitzaren Prestazio Osagarrirako gaur egun araututa dagoenaren inguruan; eta edozein kasutan, hura garatuko duen Dekretua, Etxebizitzaren Lege berriaren zentzuaren eta literaltasunaren arabera zabaldu dadin eskatzen dio".

PSE-k aurkezturiko mozioaren alde bozkatu zuen EHBilduk. EAJ abstenitu zen.