Maiatzaren 29ko giza-katerako izen ematea asteburuan, Usurbilen eta Zubietan

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 29a, 16:27

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak osasunaren alde eta erraustegiaren aurka, maiatzaren 29rako deitu duen giza-katerako prestaketa lanak martxan dira. Gogoan izan, Donostiako Onkologikoa eta Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza herritarrek eskutik helduta lotuko dituen ekimenerako 5.000 lagunen parte hartzea behar da gutxienez. Tartean, 400 usurbildarrena.

Giza-katean parte hartzeko gerturatu datozen asteburuetan Usurbilen eta Zubietan jarriko diren izen emate mahaietara. Usurbilgoa Sutegi ondoan kokatuko dute. Zubietakoa Kaxkape egoitzan. NOAUA! K.E.-ko egoitzan ere txartelak eskuragarri izango dituzue.

Erraustegiaren aurkako agenda

Apirilak 29, ostirala

Maiatzaren 29ko giza-katerako izen ematea:

17:00-19:00 Zubietako Kaxkape egoitzan jarriko duten mahaian.

19:00etan hasita, Usurbilgo Sutegi ondoan jarriko duten mahaian.

Apirilak 30, larunbata

Maiatzaren 29ko giza-katerako izen ematea:

12:30tik aurrera, Usurbilgo Sutegi ondoan jarriko duten mahaian.

Maiatzak 7, larunbata

12:00 GuraSOS taldearen aurkezpena, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean.

Maiatzak 21, larunbata

Maiatzaren 20tik 22ra, proiektu suntsitzaileen (tartean erraustegiaren) aurkako Txirrinka bizikleta martxa gure artetik igaroko da, "Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!" aldarripean.

Informazio gehiago: http://ahttxirrinka2016.blogspot.com.es

Antolatzailea: AHT Gelditu! Elkarlana eta hainbat eragile sozial eta sindikal.

Maiatzak 29, igandea

11:30 Osasunaren aldeko eta erraustegiaren aurkako giza-katea Donostian, Onkologikoan hasi eta Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza pareraino.

Luzeera: 5 kilometro inguru.

Gutxieneko beharrezko parte hartzea: 5.000 lagun. Gutxienez, 400 usurbildar.

Zehaztasunak: "musika, emozioa eta sorpresak" iragarri dituzte.

13:00 Ekitaldia Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza aurrean, Donostiako Gipuzkoa plazan.

Antolatzailea: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua.