NOAUA!n ere eskuragarri, maiatzaren 29ko giza-katerako txartelak

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 2a, 10:55

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak osasunaren alde eta erraustegiaren aurka, maiatzaren 29rako deitu duen giza-katerako izen ematea zabalik dago. Gogoan izan, Donostiako Onkologikoa eta Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza herritarrek eskutik helduta lotuko dituen ekimenerako 5.000 lagunen parte hartzea behar da gutxienez. Tartean, 400 usurbildarrena.

Giza-katean parte hartzeko gerturatu datozen asteburuetan Usurbilen eta Zubietan jarriko diren izen emate mahaietara. Usurbilgoa Sutegi ondoan kokatuko dute. Zubietakoa Kaxkape egoitzan. NOAUA! K.E.-ko egoitzan ere txartelak eskuragarri dituzue. Borondatearen truke jaso ahalko dituzue. Zuen datuekin bete eta txartela ondo gorde, maiatzaren 29rako.

Maiatzaren 29an izango da giza-katea. Lehenagorako ekimenik ere izango da. Bi hitzordu behintzat bai, aste honetan; batetik Rossano Ercolini, Zero Waste Europe lehendakariak bisitatuko gaitu. Hitzaldia eskainiko du Hernanin. Eta Lasarten, erraustegiaren aurka lanean diharduen GuraSOS taldea aurkeztuko dute larunbatean:

Erraustegiaren aurkako agenda

Maiatzak 6, ostirala

Maiatzaren 29ko giza-katerako izen ematea:

17:00-19:00 Zubietako Kaxkape egoitzan jarriko duten mahaian.

19:00etan hasita, Usurbilgo Sutegi ondoan jarriko duten mahaian.

Maiatzak 7, larunbata

Maiatzaren 29ko giza-katerako izen ematea:

12:30tik aurrera, Usurbilgo Sutegi ondoan jarriko duten mahaian.

17:00-19:00 Zubietako Kaxkape egoitzan jarriko duten mahaian.

Maiatzak 7, larunbata

12:00 GuraSOS taldearen aurkezpena, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean.

12:00 Rossano Ercolini, Zero Waste Europe lehendakariaren hitzaldia Hernaniko Biteri kultur etxean: "Ez erraustu etorkizuna. Zero Zabor da bidea". "Ercolini Italiako errausketaren kontrako mugimenduaren liderretako bat da eta Europako Zero Waste (Zero Zabor) mugimenduko presidentea". Hernaniko atez ateko bilketaren 6. urtemugaren baitan antolatu duten hitzorduko sarrera, Hernaniko alkate Luis Intxauspek egingo du: "Hernani, Zero Zabor udalerria".

Antolatzaile eta babesleak: Hernanin Zero Zabor eta Hernaniko Udala.

Maiatzak 8, igandea

Maiatzaren 29ko giza-katerako izen ematea:

12:00-14:00 Zubietako Kaxkape egoitzan jarriko duten mahaian.

Maiatzak 21, larunbata

Maiatzaren 20tik 22ra, proiektu suntsitzaileen (tartean erraustegiaren) aurkako Txirrinka bizikleta martxa gure artetik igaroko da, "Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!" aldarripean.

Informazio gehiago: http://ahttxirrinka2016.blogspot.com.es

Antolatzailea: AHT Gelditu! Elkarlana eta hainbat eragile sozial eta sindikal.

Maiatzak 29, igandea

11:30 Osasunaren aldeko eta erraustegiaren aurkako giza-katea Donostian, Onkologikoan hasi eta Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza pareraino.

Luzeera: 5 kilometro inguru.

Gutxieneko beharrezko parte hartzea: 5.000 lagun. Gutxienez, 400 usurbildar.

Zehaztasunak: "musika, emozioa eta sorpresak" iragarri dituzte.

13:00 Ekitaldia Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza aurrean, Donostiako Gipuzkoa plazan.

Antolatzailea: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua.