2016-17 ikasturterako Haur Eskolan matrikulatzeko epea ixtear da. Asteazken hau, maiatzaren 4a izango da inskripzioa bideratzeko azken eguna. Matrikulazioa goizez egin beharko da, 09:30-12:30 artean. Horretarako ordea, aurrez hitzordua eskatu 943 374 061 telefono zenbakian edo haureskola@udarregi.eus helbidera idatzita. Dokumentazio hau aurkeztu beharko duzue:
-Errolda-agiria edo bizikidetza-agiria.
-Gizarte Segurantzako txartelaren kopia (seme/alabarena).
-Familia-liburuaren kopia (gurasoen eta seme/alabaren orrialdeak).
-Kontu korrontearen zenbakia (IBANa eta Swift BICa).
Aurrematrikulazioa Institutuan
2016-17 ikasturtera begira dira baita Lasarte-Usurbil Institutuan. DBH eta Batxilerra eskaintzen duten ikastetxean zabalik izango dute aurrematrikulazio epea, maiatzaren 12ra arte. Argibide gehiagorako:
lasarte-bhi@instilasarte.net
943 372 852/943 372 277
Buenos Aires aldapa, 1-Lasarte-Oria
Ate irekien hiru egun, Lanbide Eskolan
2015-16 ikasturtea azken txanpara gerturatzen ari den honetan, datorrenean pentsatzen hasteko garaia da askorentzat. Ikasten jarraitzekotan zer ikasi, non... Zalantza guztiak argitzen laguntzera datoz, asteotarako Lanbide Eskolan antolatu dituzten ate irekien egunak.
Irailetik aurrera Lanbide Eskolan ikasten hasi nahi duenarentzako ate irekien egunak antolatu dituzte maiatzaren 7an, 11n eta 14an. Instalakuntzak ezagutzeko bisita gidatua egin eta hezkuntza proiektua aurkeztuko da. Erdi eta goi mailako ziklook eskaintzen dituzte Zubietan: administrazioa, elektrizitate-elektronika, fabrikazio mekanikoa, energia eta ura. Aurrematrikulazioa ekainaren 6ik 17ra izango da. Informazio gehiago:
eskola@lhusurbil.eus
943 364 600
Ate irekien egunak
Maiatzak 7, larunbata
11:00-13:00 Lanbide Eskolan.
Maiatzak 11, asteazkena
18:00-20:00 Lanbide Eskolan.
Maiatzak 14, larunbata
11:00-13:00 Lanbide Eskolan.