Tupper sex feminista ostiralean

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 3a, 10:18

Grina, jolas eta jostailuen inguruko taper sex feminista antolatu du Usurbilgo Udaleko Sexu Aholkularitza Guneak, ostiral honetarako, maiatzaren 6rako 18:00-21:00 artean Potxoenean. Aholkularitza guneko sexologo Elena Jimenezek eta Goxo goxo erotika dendako arduradun Goizeder Salegik bideratuko dute saioa. Parte hartu nahi dutenek, eman dezatela izena aurrez, sexuaholku@usurbil.eus atarian edo 697 919 516 eta 943 377 110 telefono zenbakietan. Izena doan eman ahalko da.