Eguna gerturatu ahala, Erraustegiaren Aurkako Mugimendua maiatzaren 29rako antolatzen ari den giza-kateari buruzko zehaztasunen berri ematen doa. Gogoan izan, 5.000 lagunen parte hartzea behar da gutxienez; tartean, 400 usurbildarrena. Osasunaren aldeko eta erraustegiaren aurkako mobilizazioa Donostiako Onkologikoan abiatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza atarian, Gipuzkoa plazan amaituko da. 9 guneok lotuko ditu giza-kateak:
1-Onkologikoa.
2-Medikuntza Fakultatea.
3-Ilunbeko bidegurutzea.
4-Anoeta futbol zelaiko sarrera.
5-Eustasio Amilibia eta Madril etorbidearen arteko bidegurutzea.
6-Antso Jakituna etorbidea eta Azpeitia kalearen arteko bidegurutzea.
7-Easo plaza.
8-Londres Hotela.
9-Bulebarreko kioskoa.
Amaiera: Gipuzkoa plaza (Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza ataria).
Giza-katerako izen ematea borondatearen truke eman dezakezue; NOAUA!n astelehenetik ostiralera, asteburuetan Zubietako Kaxkapen eta Sutegi ondoan jarriko diren mahaietan. Eta bada inskripzioa bideratzeko beste bide bat ere; duela gutxi martxan jarri duten erraustuez.org atarian sartuta.
Giza-katearen aurretik, izango da lehenagoko hitzordurik ere; bi hitzordu behintzat bai, aste honetan; batetik Rossano Ercolini, Zero Waste Europe-ko lehendakariak bisitatuko gaitu. Hitzaldia eskainiko du Hernanin eta igandean Zubietan eta Usurbilen egotekoa da. Eta Lasarten, erraustegiaren aurka lanean diharduen GuraSOS taldea aurkeztuko dute larunbatean:
Erraustegiaren aurkako agenda
Maiatzak 6, ostirala
Maiatzaren 29ko giza-katerako izen ematea:
17:00-19:00 Zubietako Kaxkape egoitzan jarriko duten mahaian.
19:00etan hasita, Usurbilgo Sutegi ondoan jarriko duten mahaian.
Maiatzak 7, larunbata
Maiatzaren 29ko giza-katerako izen ematea:
12:30tik aurrera, Usurbilgo Sutegi ondoan jarriko duten mahaian.
17:00-19:00 Zubietako Kaxkape egoitzan jarriko duten mahaian.
Maiatzak 7, larunbata
12:00 GuraSOS taldearen aurkezpena, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean.
12:00 Rossano Ercolini, Zero Waste Europe lehendakariaren hitzaldia Hernaniko Biteri kultur etxean: "Ez erraustu etorkizuna. Zero Zabor da bidea". "Ercolini Italiako errausketaren kontrako mugimenduaren liderretako bat da eta Europako Zero Waste (Zero Zabor) mugimenduko presidentea". Hernaniko atez ateko bilketaren 6. urtemugaren baitan antolatu duten hitzorduko sarrera, Hernaniko alkate Luis Intxauspek egingo du: "Hernani, Zero Zabor udalerria".
Antolatzaile eta babesleak: Hernanin Zero Zabor eta Hernaniko Udala.
Maiatzak 8, igandea
Maiatzaren 29ko giza-katerako izen ematea:
12:00-14:00 Zubietako Kaxkape egoitzan jarriko duten mahaian.
Maiatzak 21, larunbata
Maiatzaren 20tik 22ra, proiektu suntsitzaileen (tartean erraustegiaren) aurkako Txirrinka bizikleta martxa gure artetik igaroko da, "Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!" aldarripean.
Informazio gehiago: http://ahttxirrinka2016.blogspot.com.es
Antolatzailea: AHT Gelditu! Elkarlana eta hainbat eragile sozial eta sindikal.
Maiatzak 29, igandea
11:30 Osasunaren aldeko eta erraustegiaren aurkako giza-katea Donostian, Onkologikoan hasi eta Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza pareraino.
Luzeera: 5 kilometro inguru.
Gutxieneko beharrezko parte hartzea: 5.000 lagun. Gutxienez, 400 usurbildar.
Zehaztasunak: "musika, emozioa eta sorpresak" iragarri dituzte.
13:00 Ekitaldia Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza aurrean, Donostiako Gipuzkoa plazan.
Antolatzailea: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua.