Erraustegiaren eraginaren kezkak batzen duen guraso mugimendua aurkeztuko dute larunbat honetan, maiatzaren 7an, eguerdiko 12:00etan Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean; GuraSOS. “Zubietan egitekoak diren erraustegiak gure osasunean, eta bereziki gure umeengan, izango duen eraginengatik kezkatutako guraso talde bat gara”, jakitera eman dute. Mugimendua zer den, zer nahi duten eta zer egingo duten ezagutzera emango dute larunbateko hitzorduan. “Interes politiko eta ekonomikoen gainetik, gure seme-alaben osasuna babestu nahi dugu”. Bi lan ildo dituzte; batetik, “adituen informazioa jaso eta beste gurasoekin partekatzea”. Bestetik, “osasuna guztiz bermatuta ez dagoelako, eta prebentzio printzipioan oinarriturik, erraustegiari ez esaten diogu”.
Erraustegiaren aurkako agenda
Maiatzak 6, ostirala
Maiatzaren 29ko giza-katerako izen ematea:
17:00-19:00 Zubietako Kaxkape egoitzan jarriko duten mahaian.
19:00etan hasita, Usurbilgo Sutegi ondoan jarriko duten mahaian.
Maiatzak 7, larunbata
Maiatzaren 29ko giza-katerako izen ematea:
12:30tik aurrera, Usurbilgo Sutegi ondoan jarriko duten mahaian.
17:00-19:00 Zubietako Kaxkape egoitzan jarriko duten mahaian.
Maiatzak 7, larunbata
12:00 GuraSOS taldearen aurkezpena, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean.
12:00 Rossano Ercolini, Zero Waste Europe lehendakariaren hitzaldia Hernaniko Biteri kultur etxean: "Ez erraustu etorkizuna. Zero Zabor da bidea". "Ercolini Italiako errausketaren kontrako mugimenduaren liderretako bat da eta Europako Zero Waste (Zero Zabor) mugimenduko presidentea". Hernaniko atez ateko bilketaren 6. urtemugaren baitan antolatu duten hitzorduko sarrera, Hernaniko alkate Luis Intxauspek egingo du: "Hernani, Zero Zabor udalerria".
Antolatzaile eta babesleak: Hernanin Zero Zabor eta Hernaniko Udala.
Maiatzak 8, igandea
Maiatzaren 29ko giza-katerako izen ematea:
12:00-14:00 Zubietako Kaxkape egoitzan jarriko duten mahaian.
Maiatzak 21, larunbata
Maiatzaren 20tik 22ra, proiektu suntsitzaileen (tartean erraustegiaren) aurkako Txirrinka bizikleta martxa gure artetik igaroko da, "Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!" aldarripean.
Informazio gehiago: http://ahttxirrinka2016.blogspot.com.es
Antolatzailea: AHT Gelditu! Elkarlana eta hainbat eragile sozial eta sindikal.
Maiatzak 29, igandea
11:30 Osasunaren aldeko eta erraustegiaren aurkako giza-katea Donostian, Onkologikoan hasi eta Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza pareraino.
Luzeera: 5 kilometro inguru.
Gutxieneko beharrezko parte hartzea: 5.000 lagun. Gutxienez, 400 usurbildar.
Zehaztasunak: "musika, emozioa eta sorpresak" iragarri dituzte.
13:00 Ekitaldia Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza aurrean, Donostiako Gipuzkoa plazan.
Antolatzailea: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua.