Haragidun pintxo bereziak, igandeko Tipi-Tapan

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 7a, 08:15

Egin lekua zuen agendan, eta sabelean noski, herriko tabernetako sukaldeetan prestaturiko zizka-mizka bereziak dastatzeko eguna ate joka dugu eta berriz. Tipi-Tapa, pintxo jan ederra egiteko aukera izango da igande honetan, maiatzaren 8an, Artzabal, Bordatxo, Txirristra eta Aitzaga tabernetan. Hurbilago Elkartetik berri eman digutenez, oraingoan haragidun pintxo bereziak zerbitzatuko dituzte. Eta pintxo festa amaieran, 15:00etan 150 euroko erosketa balearen eta 2 lagunentzako otordua zozketatuko dituzte. Zozketan parte hartzeko egin beharrekoa oso erraza da; eskutan duzuen Tipi-Tapa txartela 4 tabernetako zigiluekin osatu eta edaritegiotako kaxaren batean utzi. Zorte on! Ondoko irudian, apirileko Tipi-Tapako sarituak. Saria bakarra izan arren, lagun artean partekatu zuten duela hilabeteko ibilbide gastronomikoan. 150 euroko erosketa balea irudiko bi lagunei egokitu zitzaien eta; Maite Zubeldia eta Marian Bustamanteri. Zorionak!