Lanbide Eskola barrutik ezagutzeko aukera larunbatean

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 6a, 08:55

2015-16 ikasturtea azken txanpara gerturatzen ari den honetan, datorrenean pentsatzen hasteko garaia da askorentzat. Ikasten jarraitzekotan zer ikasi, non... Zalantza guztiak argitzen laguntzera datoz, asteotarako Lanbide Eskolan antolatu dituzten ate irekien egunak.

Irailetik aurrera Lanbide Eskolan ikasten hasi nahi duenarentzako ate irekien egunak antolatu dituzte maiatzaren 7an, 11n eta 14an. Instalakuntzak ezagutzeko bisita gidatua egin eta hezkuntza proiektua aurkeztuko da. Erdi eta goi mailako ziklook eskaintzen dituzte Zubietan: administrazioa, elektrizitate-elektronika, fabrikazio mekanikoa, energia eta ura. Aurrematrikulazioa ekainaren 6ik 17ra izango da. Informazio gehiago:

lhusurbil.eus

eskola@lhusurbil.eus

943 364 600

Ate irekien egunak

Maiatzak 7, larunbata

11:00-13:00 Lanbide Eskolan.

Maiatzak 11, asteazkena

18:00-20:00 Lanbide Eskolan.

Maiatzak 14, larunbata

11:00-13:00 Lanbide Eskolan.

Aurrematrikulazioa Institutuan

2016-17 ikasturtera begira dira baita Lasarte-Usurbil Institutuan. DBH eta Batxilerra eskaintzen duten ikastetxean zabalik izango dute aurrematrikulazio epea, maiatzaren 12ra arte. Argibide gehiagorako:

lasarte-bhi@instilasarte.net

943 372 852/943 372 277

Buenos Aires aldapa, 1-Lasarte-Oria