Javier Muguruza eta taldearen kontzertua gaur, 22:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 7a, 12:43

Duela astebeteko "Berri ona" filma proiektatu ostean, beste bi hitzordu programatu dira asteburu honetarako Jexux Artzeren omenez; "Heroiak" antzezlana bart. Eta Javier Muguruza eta taldearen "Tonetti anaiak" diska aurkezpena larunbat honetarako, 22:00etan Sutegin. Emanaldirako sarrerak ekitaldia hasi aurreko minutuetan eskuratu ahalko dituzue, Sutegin bertan.

Jexux Artzeren omeneko ekitaldietara bertaratu direnen artean, NOAUA! K.E.-ko bazkideak ditugu. Jexux Artzeren omeneko hiru ekitaldiotarako bina sarrera zozketatu baititugu, 20 urte betetzear den kultur elkarte honetako bazkideon artean. Hemen dituzue sarituak. Zorionak! Eta milesker, urteotan proiektu hau laguntzen aritu zareten guztioi. Adi segi, zozketa gehiago izango baitira, eta hurrengo bazkide saritua zuetako edonor izan daiteke. NOAUA!ko bazkide ez zarela? Etorri egoitzara eta segituan tramitatuko dizugu.

"Berri ona" filma ikusteko sarreren zozketako saritua: Koro Labaka.

"Heroiak" antzezlana ikusteko sarreren zozketako saritua: Miren Arruti Huegun.

Javier Muguruza eta taldearen kontzertua ikusteko sarreren zozketako saritua: Beñat Larrañaga Urdanpilleta.

 

Maiatzak 7, larunbata

"Javier Muguruza eta taldea: "Tonetti anaiak" diska aurkezpena"

Ordua: 22:00.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Zehaztasunak: "2015ean argitaratutako Tonetti anaiak izenburua duen hamalaugarren diskoa aurkeztuko digu Jabier Muguruzak. Alderdi musikalean, jazz ukituko giroa topatuko dugu bertan. Helburu horrekin, Muguruzak estilo horretako artista handiak elkartu ditu, Mikel Azpiroz pianojolea, Ignasi Gonzalez kontrabaxua eta David Gomez bateria. Tempo lasaiak, sosegatuak, egokienak entzulearen belarrira bere istorio eder horiek kanta ditzan, geure baitako alderdirik intimoenarekin topo egiten dutenak. Jabier Muguruzak bilatzen zuen sonoritate naturala aurkituko duzu errezitaldian".

Sarrerak: Lizardin 8 € aldez aurretik, 10 € egun berean (lehiatilan).

Antolatzailea: Jexux Artze K.E.