Maiatzaren 29ko giza-katerako izen emateko mahaiak asteburuan, Sutegin eta Zubietako Kaxkapen

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 7a, 13:46

Maiatzaren 29rako osasunaren alde eta erraustegiaren aurka antolatu den giza-katerako izen emateko aukera duzue asteburuan borondatearen truke, Zubietako Kaxkapen eta Sutegi ondoan jarriko diren mahaietan. Bertan, giza-katerako konpromiso txartela eskuratu ahalko duzue. Baita astelehenetik ostiralera, NOAUA!ko egoitzan ere. Eta noiznahi, erraustuez.org atarian sartuta.

Eguna gerturatu ahala, Erraustegiaren Aurkako Mugimendua maiatzaren 29rako antolatzen ari den giza-kateari buruzko zehaztasunen berri ematen doa. Gogoan izan, 5.000 lagunen parte hartzea behar da gutxienez; tartean, 400 usurbildarrena. Osasunaren aldeko eta erraustegiaren aurkako mobilizazioa Donostiako Onkologikoan abiatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza atarian, Gipuzkoa plazan amaituko da. 9 guneok lotuko ditu giza-kateak:

1-Onkologikoa.

2-Medikuntza Fakultatea.

3-Ilunbeko bidegurutzea.

4-Anoeta futbol zelaiko sarrera.

5-Eustasio Amilibia eta Madril etorbidearen arteko bidegurutzea.

6-Antso Jakituna etorbidea eta Azpeitia kalearen arteko bidegurutzea.

7-Easo plaza.

8-Londres Hotela.

9-Bulebarreko kioskoa.

Amaiera: Gipuzkoa plaza (Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza ataria).

Giza-katearen aurretik, izango da lehenagoko hitzordurik ere; bi hitzordu behintzat bai, aste honetan; batetik Rossano Ercolini, Zero Waste Europe-ko lehendakariak bisitatuko gaitu. Hitzaldia eskainiko du Hernanin eta igandean Zubietan eta Usurbilen egotekoa da. Eta Lasarten, erraustegiaren aurka lanean diharduen GuraSOS taldea aurkeztuko dute larunbatean:

Erraustegiaren aurkako agenda

Maiatzak 7, larunbata

Maiatzaren 29ko giza-katerako izen ematea:

12:30tik aurrera, Usurbilgo Sutegi ondoan jarriko duten mahaian.

17:00-19:00 Zubietako Kaxkape egoitzan jarriko duten mahaian.

Maiatzak 8, igandea

Maiatzaren 29ko giza-katerako izen ematea:

12:00-14:00 Zubietako Kaxkape egoitzan jarriko duten mahaian.

Maiatzak 13, ostirala

Maiatzaren 29ko giza-katerako izen ematea:

17:00-19:00 Zubietako Kaxkape egoitzan jarriko duten mahaian.

19:00etan hasita, Usurbilgo Sutegi ondoan jarriko duten mahaian.

Maiatzak 14, larunbata

Maiatzaren 29ko giza-katerako izen ematea:

12:30tik aurrera, Usurbilgo Sutegi ondoan jarriko duten mahaian.

17:00-19:00 Zubietako Kaxkape egoitzan jarriko duten mahaian.

Maiatzak 15, igandea

Maiatzaren 29ko giza-katerako izen ematea:

12:00-14:00 Zubietako Kaxkape egoitzan jarriko duten mahaian.

Maiatzak 21, larunbata

Maiatzaren 20tik 22ra, proiektu suntsitzaileen (tartean erraustegiaren) aurkako Txirrinka bizikleta martxa gure artetik igaroko da, "Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!" aldarripean.

Informazio gehiago: http://ahttxirrinka2016.blogspot.com.es

Antolatzailea: AHT Gelditu! Elkarlana eta hainbat eragile sozial eta sindikal.

Maiatzak 29, igandea

11:30 Osasunaren aldeko eta erraustegiaren aurkako giza-katea Donostian, Onkologikoan hasi eta Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza pareraino.

Luzeera: 5 kilometro inguru.

Gutxieneko beharrezko parte hartzea: 5.000 lagun. Gutxienez, 400 usurbildar.

Zehaztasunak: "musika, emozioa eta sorpresak" iragarri dituzte.

13:00 Ekitaldia Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza aurrean, Donostiako Gipuzkoa plazan.

Antolatzailea: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua.