Ezkila joka dabil

JuanjoLertxundi 2016ko mai. 6a, 14:04

Bizi oraina, duzun momentu bakarra baita. Zure arreta hemen eta orain dagoen honetan mantendu. Uneoro osotasuna bilatu. Onartu zugana datorrena guztiz eta osoki estima dezazun eta hartatik ikasi. Gero utzi joaten.

Deepak Chopra

Oraina une bakoitzean behar duen bezalakoa da, perfektutasunez funtzionatzen duen unibertsoaren legeek egiten dutenaren emaitza. Une hau unibertsoa den bezalakoa delako da. Uka dezakezu edo haserra zaitezke, baina horrek ez du ezer aldatzen. Pertsona batek bere burua hamargarren solairu batetik botatzen badu, izan pertsona ona ala gaiztoa, hiltzen da. Naturak ez du zure iritzirik eskatzen. Ez zaizkio interesatzen zure lehenespenak ezta zuk haren legeak onartzen dituzun ere ez. Natura den bezala onartu behar duzu, horrek dakartzan ondorio guztiekin. Unibertsoak bere legeak ditu, onartzen dituzunean, dena hobeki doa berez, natural; onartzen ez dituzunean eta zeureak ezartzen saiatzen zarenean, zapuzten zara. Ez borrokatu bizitzarekin, nekagarria da eta ez da ezer konpontzen.

Ondorengo Mindfulness pilula hartzera gonbidatzen zaitut. Praktikan jarri, esperimentatu eta ea zer gertatzen den.

Gaur, zure mugikorraren ezkila programa ezazu gutxienez lau aldiz egunean jo dezan. Entzuten duzunean, hartu arnasa kontzienteki zenbait aldiz eta ohar zaitez orainean zeunden ala oroitzapenetan nahiz aurrerapenetan ote zenbiltzan...

Dorre bateko ezkilen gisa, utzi alarma xume batek hona eta orainera ekar zaitzan, orainaz kontziente izan zaitezen eta zure arreta lantzeko.

Bidaiak jarraitzen du...