San Ixidro Eguneko bazkaritarako txartelak salgai Alkartasuna Kooperatiban eta NOAUA!n

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 10a, 01:03

Sagarrondoen loraldiari gorazarre egiteko ospakizunen laugarren edizioa ospatuko dugu maiatzean Usurbilen. Aurten, bi iganderen bueltan; jai egunez egokitu baita hilaren 15eko San Ixidro Eguna, eta astebete beranduago ospatuko da usurbildarrek gehien estimatzen duten ekimena, 35. Sagardo Eguna. Hitzordu gehienak bi egunon bueltan antolatu dira. Egunotan zehaztasun gehiagoren berri ematen joango garen arren, adi; San Ixidro Egunez Saizar Sagardotegian ospatuko den bazkaritarako txartelak salgai daude Alkartasuna Kooperatiban eta NOAUA!ko egoitzan. Asteazken hau, maiatzaren 11 baino lehen eskuratu beharko dira.

Oraindik aldaketak izan baditzake ere, hona hemen eragile talde batek elkarlanean lotu duen egitaraua:

4. Sagastiak Loretan

Maiatzak 13-22: "Sagardo ibaiak, bizitza iturri" erakusketa

Ordutegia: asteazkenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; larunbatean 12:00etik 13:30etara eta 18:00etatik 20:00etara, eta igandean 12:00etik 13:30etara.

Tokia: Sutegiko erakustaretoa.

Antolatzaileak: Sagardoaren Lurraldea; Usurbil, Hernani eta Astigarragako Udalak; Donostiako Aquarium-a.

Maiatzak 15, igandea

10:00 Mikel Olano, txorietan adituaren emanaldia Saizar sagardotegian.

Ondoren, taldea Anaerrekara txorien kantuak entzutera.

10:30 Pilota partidak (Usurbilgo lehen mailako txapelketako bi partida).

11:00 Herriko ekoizleen azoka irekiera trikitilariekin.

12:00 Meza Salbatore elizan.

12:30 Hamaiketakoa, Bordatxuriko oilaskoak (LumaGorri).

13:30 Bertso saioa: Amets Arzallus eta Elixabete Pagola.

14:30 Bertso-Bazkaria Saizar sagardotegian.

(Txartelak salgai Alkartasuna Kooperatiban eta NOAUA!n, maiatzak 11 arte. Prezioa: 30 €). Menua:

-Bakailao-tortilla.

-Bakailao frijitua piper berdeekin.

-Idi txuleta.

-Gazta, intxaurrak eta irasagarra.

-Teilak eta zigarrotxoak.

-Ura, sagardoa, ardoa eta kafea.

17:30 Herri kirolak: emakume eta gizon proba. Aizkora, trontza eta txinga lehiaketa.

18:00 Kalejira erraldoi eta buruhandien konpartsarekin.

Oharra: eguraldiaren arabera, goizeko ekitaldia herriko plazan edo Askatasuna plazan egin daiteke.

Antolatzailea: Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba.

Laguntzaileak: Usurbilgo Udala, Noaua! Kultur Elkartea eta LumaGorri.

Maiatzak 19, osteguna

11:00 Euskal Herriko Sagardoaren Ibilbide Turistikoaren aurkezpena Potxoenean.

Maiatzak 22, igandea: 35. Sagardo Eguna

10:30 “Sagardotegia, gure kolejiyua” kantatu zuen Udarregi bertsolariaren oroimenez Remigio mendiburuen eskultura jarri zela 50 urte gogoratzeko ekitaldia.

11:00 Potxoenea atarian duela 20 urte egindako Noaua!ko bazkideen argazkia berrituko dugu.

11:30 Hasiera ekitaldia Noaua!ren eskutik.

Goizean zehar, frontoian herriko baserritarrak eta beste sagardogileak izango dira, Dema plazan Gipuzkoako sagardogileen elkarteko postuak jarriko dira eta Askatasuna plazan Eusko Labelean sartuta dauden sagardoak dastatzeko aukera izango da. Pintxoak dastatzeko aukera ere izango da.

12:00-13:30 "Sagardo ibaiak, bizitza iturri" erakusketa Sutegiko erakustaretoan.

18:00-21:00 “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.

Antolatzailea: Sagardo Egunaren Lagunak.

Ekainak 4, larunbata

09:00-13:00 Sagarrondotik Sagardora ikastaro zikloko saioa Potxoenean: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak".

Bideratzailea: Aitor Etxeandia.

Oharra: saioa, otsailaren 27tik irailaren 10era antolatu den "Sagarrondotik Sagardora" ikastaro praktikoaren baitan egingo da. Ikastaro osoaren prezioa: 96 euro, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Saio solteetan izen emateko aukera ere badago. Hurrengo saioak:

-Uztailak 9: "Zuhaitzen udako edo begiko txertaketa".

-Irailak 10: "Sagarraren heldutasun analisiak eta etxean sagardoa egiteko hastapenak".

Informazio gehiagorako eta izen emateko: 

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba.

Elkarlanean: Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak, Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, NOAUA! Kultur Elkartea, Usurbilgo Sagastia E.M., Sagardoaren Unibertsitatea, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, Bizi Sagardoa, Usurbilgo Udala.