Usurbil K.E.-ko senior neskak Castro Urdialesera doaz asteburuan, igoera fasea jokatzera

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 10a, 08:35

Usurbil Kirol Elkarteko senior neskek Euskadiko Txapelketa irabazi zuten apirilaren 15ean eta zuzenean, Zilarrezko Ohorezko Mailaren igoera faserako sailkatu ziren. Espainiako Eskubaloi Federazioak hala erabakita, Kantabrian, Castro Urdialesen lehiatuko dira senior neskak asteburu honetan, maiatzaren 13tik 15era:

Senior nesken Espainiako Txapelketa

Sektorea: "B".

Noiz: maiatzak 13,14,15.

Non: Castro Urdiales (Kantabria).

Aurkariak: Castro-Urdiales (Kantabria), Baztango BKT (Nafarroa), A.D. La Jota (Aragoi).

Neurketen egutegia:

Maiatzak 13, ostirala

18:00 Castro-Urdiales-A.D. La Jota

20:00 Usurbil K.E.-Baztango BKT

Maiatzak 14, larunbata

18:00 Castro-Urdiales-Baztango BKT

20:00 Usurbil K.E.-A.D. La Jota

Maiatzak 15, igandea

10:15 Castro-Urdiales-Usurbil K.E.

12:30 A.D. La Jota-Baztango BKT

Usurbil K.E.-ko senior nesken Euskadiko Txapelketako garaipena irudiotan: Usurbil K.E.-ko senior neskak, Euskadiko txapeldun

Infantilen lehiako azken txanpa, Usurbilen

Infantil neska-mutilen Gipuzkoako txapelketako azken neurketak Oiardo Kiroldegian jokatzea onartu du Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak: finalerdiak asteburu honetan eta finalak astebete barru.

1. Nazionalean jarraituko dute senior mutilek

Sailkapen buruan den Tolosaren aurkako neurketa irabaziz amaitu du denboraldia, Usurbil Kirol Elkarteko 1. Nazional mailako senior mutilen taldeak. 12. postuan amaitu dute sailkatuta, 23 punturekin. 2016-17 denboraldian maila berean jokatuko dute.

Eskubaloia Kiroldegian

Maiatzak 14, larunbata:

Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketako finalerdiak:

09:30 Urnieta Ñam Restaurantes-Canterias Dominguez Pulpo

10:40 Bidasoa Irun A-Tolosa Eskubaloia A

Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketako finalerdiak:

11:50 Grupo Cometel Elgoibar-Aiala D ZKE

13:00 Dario Bus Elgoibar-Trapaia Taberna Pulpo

15:30 Alebin neska-mutilak, Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa: prestakuntza saioa.

18:30 Kadete neskak, Gipuzkoako Kopa: Usurbil K.E. “A”-Bera Bera

Hernaniko udal kiroldegian, ordua zehazteke: alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 5C-Langile A

Urnietako udal kiroldegian, ordua zehazteke: Udarregi 5A-Urnieta 5A

Maiatzak 15, igandea

09:15 Jubenil neskak, Gipuzkoako selekzioa: prestakuntza saioa. Deitu dituzten jokalarien artean, Usurbil K.E.-ko jokalariok daude: Ane Ibarzabal, Ane Retolaza, Eider Makazaga, Estitxu Berasategi, Nagore Lertxundi.

11:45 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Izaro-Lau Bide Iturgintza.