Erraustegiaren baimen bateratuaren aurkako errekurtsoak aurkezteko azken goiza

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 11a, 02:11

Mugimendua badabil azken orduotan Usurbilgo Udalaren errejistroan, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak eginiko urgentziazko deialdiaren harira. Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari erraustegia eraikitzeko ingurumen baimen bateratua eman diola ezagutu dugu azken asteotan. Baimen hau baliogabetzea eskatzeko errekurtsoak aurkezteko aukera duzue, asteazken eguerdiko 12:00ak arte, Usurbilgo Udal erregistroan. Dagoeneko hainbat lagunek eman dute errekurtsoa aurkezteko pausoa. Baimen bateratuaren aurka sinatzera deitzen dute.

"Dei egiten dizuegu bakoitzak bere errekurtsoa jartzeko, norbanakoa", Erraustegiaren Aurkako Mugimendutik adierazi dutenez. "Lasai, orri hau betetzeak ez du inongo eraginik sinatzen duenarentzako", ohartarazi dute. Errekurtsoa aurkezteko orriak Usurbilgo Udalaren errejistroan bertan eskura ditzakezue. Nahiago baduzue baita bideotatik ere:

Inprimakia: Errekurtsoa-euskaraz

Informazio gehiago: erraustuez.org

Inprimakia nork bere datuekin bete behar du. Ohar garrantzitsua: izena eta bi abizenak idatzi behar dira, eta helbide osoa, udalerriaren izena eta guzti. Eta Usurbilgo dal errejistroan entregatu. Udaletxera bertaratu ezin duenak, "zuzenean Eusko Jaurlaritzako edozein bulegoko errejistroan sarrera eman". Hori bai, asteazken hau (maiatzak 11) baino lehen tramitatu behar da.

Zer eskatzen dugu?

LEHENA 2010eko apirilaren 23ko ebazpenaren bidez Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa, S.A.U enpresak Donostiako udalerrian sustatutako hondakinen baliotze energetikoaren proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren aldeko adierazpena egin eta Ingurumenaren baimen bateratua eman zitzaion.

BIGARRENA 2016ko apirilaren 11ko ebazpenaren bidez Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa, S.A.U enpresari Donostiako udalerrian hondakinen baliotze energetikorako emandako Ingurumenaren baimen bateratua aldatu egin zen.

HIRUGARRENA 2016ko apirilaren 11ko ebazpena eman zenerako proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpena eta Ingurumenaren baimen bateratua iraungita zeuden.

ESKATZEN DUGU: Idazki hau aurkeztutzat hartu ondoren, emandako ebazpen horren aurka BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA aurkeztutzat har dezala, eta ebazpen hori baliogabetzeko.

Donostiako EHBilduren alegazioak

Donostiako Udaleko EHBilduk jada aurkeztu berri ditu Zubietako erraustegiari emandako baimen bateratuaren aurkako alegazioak, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Saileko egoitzan.