Apirilaren 26ko osoko ohiko bilkuran erraustegiaren aurkako mozioa aurkeztu zuen EHBilduk. Koalizioaren babesarekin aurrera atera zen testuak (EAJ eta PSE abstenitu ziren), bi puntu zituen; batetik, Zubietan eraiki asmo duten erraustegia bertan behera eskatzen zitzaion Gipuzkoako Foru Aldundiari. Eta bigarrenik, alkateari Gipuzkoako gainerako udalei estutitz bana helaraztea, "non usurbildarron kezka eta beldurra adieraziko zaien, eta usurbildarronganako konpromisozko eta elkartasunezko jarrera eskatuko zaien".
Xabier Arregi Usurbilgo Udaleko alkateak mozio hartan eskaturikoa gauzatu du; Udaletik berri eman dutenez, eskutitz bana bidali die Gipuzkoako udalerrietako alkateei. Eskaera argi bat egiten die; "alderdien arteko eztabaida eta logiken gainetik, karguak ematen digun konplizitateaz, Zubietako erraustegiaren gaia zure herriko udalbatzarrera eramatea. Nahi nuke itxikeria politikorik gabe eta herritarren ongizatea oinarritzat hartuz, gai honi buruzko eztabaida parametro etiko eta demokratikoetan eman dadin. Eta, ongi baderitzozu, zure herriko udalbatzarrak hartzen duen erabakiaren berri ematea ere eskertuko nizuke". Honatx hitzez hitz, gutunak dioena: