Hautesle-zerrendak kontsultatu eta posta bidezko bozka eskatzeko epea zabalik

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 11a, 08:45

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak errepikatuko dira ekainaren 26an. Deialdia ezagutzera eman du jada Estatuko Aldizkari Ofizialak. Abenduaren 20ko bozketen ostean eratu zituzten Diputatu eta Senatuen Kongresuak desegin zituzten duela astebete.  Erakundeok desegitearekin batera, eta gobernurik osatu ezean, bozketa egun berri bat finkatu dute ekainaren 26rako. Egun horretan, usurbildarrekin batera, Hego Euskal Herriko gainerako herritarrek Diputatuen Kongresuari dagokionean, 23 diputatu aukeratu ahalko dituzte.

Bozketon harira, abiatu dira prestaketa lanak. Maiatzaren 16ra arte zabalik duzue hautesle-zerrendak kontsultatzeko epea. Bestalde, posta bidezko bozka ere eska dezakezue jada.

Hego Euskal Herria ordezkatuko duten diputatu kopurua

Araba: 4.

Bizkaia: 8.

Gipuzkoa: 6.

Nafarroa: 5.

Guztira: 23.

Egutegia

-Maiatzak 3-ekainak 16: posta bidezko bozka eskatzea.

-Maiatzak 9-16: hautesle-zerrendak ikusgai, udaletxe eta kontsuletxeetan.

Maiatzak 10: Azken eguna izango da udalek jakinarazi dezaten zein lekuetan jarri ahalko dituzten alderdiek hauteskunde kartelak eta pankartak.

Maiatzak 13: Azken eguna izango da koalizioak osatzeko.

Maiatzak 18-23: hautagaitzak aurkezteko epea.

Maiatzak 25: hautagaitzen zerrenda Estatuko Aldizkari Ofizialean publikatuko dute.

Maitzak 27: azken eguna hauteskunde batzordeentzat, jakinaraz dezaten hautagaitzetan irregulartasunik ote dagoen.

Maiatzak 28: azken eguna izango da atzerrian bizi direnek bozkatzea eskatu ahal izateko.

-Maiatzak 28-ekainak 1: hauteskunde-mahaietako kideak hautatzeko zozketak.

Maiatzak 30: hauteskunde batzordeek hautagaitzak proklamatuko dituzte.

Maiatzak 31: proklamatutako hautagaitzak Estatuko Aldizkari Ofizialean publikatuko dituzte.

Ekainak 1: hauteskunde batzordeek kartelak, pankartak eta banderak non jarri jakinaraziko diete alderdiei. Hauteskunde mahaiak osatzeko zozketak egiteko azkeneko eguna.

Ekainak 2: administrazio-auzietarako epaitegian hautagaitzen kontrako helegiteak aurkezteko epearen amaiera.

Ekainak 4: hautagaitzen kontrako helegiteen inguruko erabaki judizialak emateko epemuga.

Ekainak 6: Auzitegi Konstituzionalean hautagaitzen kontrako helegiteak aurkezteko epearen amaiera. Hauteskunde erroldaren bulegoak postaz bozkatzeko eskaera egin dutenei boto-txartelak bidaltzeko epearen hasiera.

Ekainak 9: Auzitegi Konstituzionalak hautagaitzen kontrako helegiteen inguruan erabakitzeko azken eguna.

Ekainak 10-24: hauteskunde kanpaina.

Ekainak 16: postaz bozkatzeko eskaera egiteko azken eguna.

Ekainak 19: hauteskunde erroldaren bulegoak postaz bozkatzeko eskaera egin dutenei boto-txartelak bidaltzeko epearen amaiera.

Ekainak 20: hauteskunde inkestak argitaratzeko azkeneko eguna.

Ekainak 22: postaz bozkatzeko azken eguna.

Ekainak 25: gorgotea eguna.

Ekainak 26: hauteskunde eguna.

Ekainak 29: hauteskunde batzordeek botoen zenbaketa orokorra hasiko dute.

-Uztailak 19: 10:00etan, Kongresua eta Senatua eratzeko ekitaldiak.

Ekainaren 26ko hauteskundeak: egutegia

Abenduaren 20ko emaitzak Usurbilen: http://www.noaua.eus/2015/12/21/pse-k-eta-ehbild…rdiak-baliatu-du/