Euskal jai giroan ireki dute, Santueneko jubilatu elkarteko taberna

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 10a, 23:45

Euskal kantu giroan eta bertako produktuekin sukaldaturiko zizka mizka elaboratu askoen bueltan ireki dute astearte arratsalde honetan, Santueneko Gure Elkartea jubilatu elkarteko taberna. Aro berriari ekin dio jubilatuen bilguneko edaritegiak. Irekierarekin, Santuenea 11n kokatua dagoen Gure Elkartea jubilatuen lokaleko taberna eta bertan dauden elementu eta instalazioen erabilpena eta zerbitzua esleitzeko prozedura gauzatu duUsurbilgo Udalak. "Kontratu honen hasierako iraupena 2 urtekoa izango da, hau urtez urte, luzatu ahalko delarik, beste 2 urte gehiagoz, guztira 4 urte bete arte", Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez.

Artzabal jatetxearen kudeaketa esleitzear

Santueneko jubilatu elkarteko taberna martxan da berriz, Usurbilgo Udalaren esleipena gauzatu ostean. Gure Pakea Elkarteko Artzabal jatetxearen kudeaketari loturiko esleipen prozesua ere azkenetan da. Astearte honetan egin den ezohiko osoko bilkuran, behin behinean izendatu dute lehiaketara aurkezturiko eskaintza onena. Aho batez, Igor Gorriti usurbildarrak aurkezturiko eskaintza hobetsi du udalbatzak.

10 eguneko epea zabalduko da orain, Udalaren aburuz eskaintza onena aurkeztu duenak "23. klausulan zehazten diren agiriak aurkeztu ditzan". Aldaketarik ez bada, maiatzaren 31n egingo den ostko ohiko bilkuran emango zaio behin betiko esleituko da Artzabalgo jatetxearen kudeaketa zerbitzua. 5 urterako, beste bost urtez 10 urtera arte luzagarria izango dena.