319 langabetu apirilean Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 11a, 09:05

Berriz ere koxka bat gora egin du Usurbilgo langabezia-tasak. Estatuko Enplegu Zerbitzuak ezagutzera emandako azken datuen arabera, 319 langabetu zenbatu zituzten apirilean Usurbilen. Martxoan baino 2 langabetu gehiago eta otsailean baino 17 gehiago. Beste behin emakumezko langabetu gehiago ditugu (167) gizonezkoak baino (152). Aldiz, gizonezko gehiago kontratatzen segitzen dute (apirilean 172) emakumekoak baino (apirilean 156).

Langabezia zertxobait igo den moduan, kontratatazioak koxka bat behera egin du. Martxoan 334 kontratu erregistratu ziren udalerri honetan, apirilean 328. Ia denak, 315, aldi baterako eta 198 zerbitzuen sektorean.

Zertxobait gora egin du baita langabeziak Buruntzaldean; 4.259tik 4.268ra. Gipuzkoan aldiz, beherantz; 41.766 langabetu zenbatu zituzten martxoan. 256 lagun gutxiago apirilean, guztira 41.510.

2016ko apirila

Usurbil: 319.     Buruntzaldea: 4.268.    Gipuzkoa: 41.510.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 152.

25 urtetik behera: 6.

25-44 urte artean: 68.

45 urtetik gora: 78.


Emakumezkoak: 167.

25 urtetik behera: 12.

25-44 urte artean: 86.

45 urtetik gora: 69.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 8.

Industria: 48.

Eraikuntza: 30.

Zerbitzuak: 214.

Aurretik lanik gabe: 19.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 930.

Astigarraga: 294.

Hernani: 1.210.

Lasarte-Oria: 1.210.

Urnieta: 305.

Usurbil: 319.

Guztira: 4.268.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 41.510.

Erregistraturiko lan kontratuak

Usurbilen: 328.

Aldi baterakoak: 315.

Zerbitzuen sektorean: 198.

Sexuaren arabera: 172 lan kontratu gizonezkoenak, 156 emakumezkoenak.

2o16ko martxoko langabezia datuak