Hitzarmena izenpetu dute Udalak eta gizarte ongizateko eragileek, diru-laguntzen harira

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 12a, 12:14

Otsailean zehar herriko eragileek kultur, kirol, gizarte ongizate, ingurumen eta nekazaritza zein abeltzaintza eremuetan egitasmoak gauzatzeko udal diru-laguntzak eskatzeko aukera izan zuten. Eskabideek udal barruan bere tramitazio bidea osatu ostean, diru-laguntzok banatzeko garaia da orain. Gizarte ongizatekoak jasotzeko hitzarmena sinatu berri du Usurbilgo Udalak, onuradunak izango diren herriko eragileekin. Ondoko irudian, Xabier Arregi Usurbilgo alkatea eta Jone Urdanpilleta gizarte ongizateko zinegotzia, diru-laguntzak jasoko dituzten eragileetako ordezkariekin batera, hitzarmena izenpetzeko Potxoenean egindako ekitaldian. Ezkerretik eskuinera, Usurbilen Nahi Ditugu, Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteko eta DYAko ordezkari bana.

Bataz beste, hiru eragileok eskaturiko laguntzaren ia ehuneko ehuna jaso dute (%94,98), Usurbilgo Udaletik helarazi dizkiguten datuon arabera:

ElkarteaEskatutako kopuruaProposamena
DYA4.200 euro3.989,24 euro
Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea862 euro818,74 euro
Usurbilen Nahi Ditugu Elkartea1.255 euro1.192,02 euro
Guztira6.317 euro6.000 euro