Usurbilgo 35. Sagardo Eguneko egitaraua prest

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 12a, 10:00

Sagardoaren Lagunek prest dute maiatzaren 22an ospatuko den 35. edizioko egitaraua. Urtero izaten da nobedaderik; oraingoan, sagardoaren festa egun handia bi urtemugekin egokitu da. Batetik, Udarregi bertsolariaren omenez, frontoi ondoan kokatua dagoen eskulturak 50 urte bete ditu. Remigio Mendiburuk landu zuen eskultura ospakizun artean inauguratu zuten 1966ko maiatzean. Ordutik hona igarotako mende erdia oroitzapen ekitaldi berezi batekin gogoraraziko da hilaren 22an, pilotaleku ondoko plazatxoan.

Beste urtemuga bat, kasu honetan, NOAUA! Kultur Elkarteak 20 urte betetzear ditu. Bazkideekin bereziki, nahiz bertaratu nahi duen ororekin, duela bi hamarkada ateratako NOAUA!kideen talde argazkia berrituko dugu Sagardo Egunez, Potxoenea atzean. Eta gero, frontoira denok usurbildarren festa maitatuenari behar bezalako hasiera ematera. Baserrietako, Usurbil, Aginaga eta Zubietako, nahiz Gipuzkoako beste hainbat udalerrietako sagardoa dastatu eta jatekoa ere izango da, frontoian, Dema eta Askatasuna plazetan jarriko dituzten postuetan.

Ernai Usurbilek karpa gunea egokituko du Mikel Laboa plazan. Gune guztiotan, egun osorako festa iragarri da. Aurretik ordea ez ahaztu, 4. Sagastiak Loretan zikloaren baitan, igande honetan, San Ixidro Eguna ospatuko dugu:

4. Sagastiak Loretan

Maiatzak 19, osteguna

11:00 Euskal Herriko Sagardoaren Ibilbide Turistikoaren aurkezpena Potxoenean.

Maiatzak 15, igandea

10:00 Mikel Olano, txorietan adituaren emanaldia Saizar sagardotegian.

Ondoren, taldea Anaerrekara txorien kantuak entzutera.

10:30 Pilota partidak (Usurbilgo lehen mailako txapelketako bi partida).

11:00 Herriko ekoizleen azoka irekiera trikitilariekin.

12:00 Meza Salbatore elizan.

12:30 Hamaiketakoa, Bordatxuriko oilaskoak (LumaGorri).

13:30 Bertso saioa: Amets Arzallus eta Elixabete Pagola.

14:30 Bertso-Bazkaria Saizar sagardotegian.

(Txartelak salgai Alkartasuna Kooperatiban eta NOAUA!n, maiatzak 11 arte. Prezioa: 30 €). Menua:

-Bakailao-tortilla.

-Bakailao frijitua piper berdeekin.

-Idi txuleta.

-Gazta, intxaurrak eta irasagarra.

-Teilak eta zigarrotxoak.

-Ura, sagardoa, ardoa eta kafea.

17:30 Herri kirolak: emakume eta gizon proba. Aizkora, trontza eta txinga lehiaketa.

18:00 Kalejira erraldoi eta buruhandien konpartsarekin.

Oharra: eguraldiaren arabera, goizeko ekitaldia herriko plazan edo Askatasuna plazan egin daiteke.

Antolatzailea: Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba.

Laguntzaileak: Usurbilgo Udala, Noaua! Kultur Elkartea eta LumaGorri.

Maiatzak 22, igandea: 35. Sagardo Eguna

10:30 “Sagardotegia, gure kolejiyua” kantatu zuen Udarregi bertsolariaren oroimenez Remigio mendiburuen eskultura jarri zela 50 urte gogoratzeko ekitaldia.

11:00 Potxoenea atarian duela 20 urte egindako Noaua!ko bazkideen argazkia berrituko dugu.

11:30 Asiera ekitaldia NOAUA!ren eskutik.

Goizean zehar, frontoian herriko baserritarrak eta beste sagardogileak izango dira, Dema plazan Gipuzkoako sagardogileen elkarteko postuak jarriko dira eta Askatasuna plazan Eusko Labelean sartuta dauden sagardoak dastatzeko aukera izango da. Pintxoak dastatzeko aukera ere izango da.

12:00-13:30 "Sagardo ibaiak, bizitza iturri" erakusketa Sutegiko erakustaretoan.

18:00-21:00 “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.

Antolatzailea: Sagardo Egunaren Lagunak.

KARPA GUNEA

Tokia: Mikel Laboa plaza.

Egitaraua:

11:00 Txosnagunearen irekiera.

13:00 Presoen aldeko kalejira eta txotxa.

Eguerdira arte, talogileak.

15:30 Trikitilariak.

18:00 Dj Bull

23:00 Zaparra herriko taldearen kontzertua.

Antolatzailea: Ernai Usurbil.

Ekainak 4, larunbata

09:00-13:00 Sagarrondotik Sagardora ikastaro zikloko saioa Potxoenean: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak".

Bideratzailea: Aitor Etxeandia.

Hurrengo saioak:

-Uztailak 9: "Zuhaitzen udako edo begiko txertaketa".

-Irailak 10: "Sagarraren heldutasun analisiak eta etxean sagardoa egiteko hastapenak".

Informazio gehiagorako eta izen emateko:

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba.

Elkarlanean: Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak, Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, NOAUA! Kultur Elkartea, Usurbilgo Sagastia E.M., Sagardoaren Unibertsitatea, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, Bizi Sagardoa, Usurbilgo Udala.