Lanbide Eskola, barrutik ezagutzeko azken aukera larunbatean

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 13a, 08:30

2015-16 ikasturtea azken txanpara gerturatzen ari den honetan, datorrenean pentsatzen hasteko garaia da askorentzat. Ikasten jarraitzekotan zer ikasi, non... Zalantza guztiak argitzen laguntzera datoz, asteotarako Lanbide Eskolan antolatu dituzten ate irekien egunak.

Irailetik aurrera Lanbide Eskolan ikasten hasi nahi duenarentzako ate irekien egunak antolatu dituzte egunotan. Azken eguna izango duzue larunbat honetan. Instalakuntzak ezagutzeko bisita gidatua egin eta hezkuntza proiektua aurkeztuko da. Erdi eta goi mailako ziklook eskaintzen dituzte Zubietan: administrazioa, elektrizitate-elektronika, fabrikazio mekanikoa, energia eta ura. Aurrematrikulazioa ekainaren 6ik 17ra izango da. Informazio gehiago:

lhusurbil.eus

eskola@lhusurbil.eus

943 364 600

Ate irekien eguna

Maiatzak 14, larunbata

11:00-13:00 Lanbide Eskolan.