Infantilen Gipuzkoako Eskubaloi Txapelketetako finalerdiak, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 13a, 08:54

Kirol hitzordu ugari asteburuan. Frontoian, abiatu berri den Usurbilgo 44. Pilota Txapelketako jardunaldi berria jokatuko da, alebinen nesken partida eta Futbol Eskolako saioa izango dira Haranen, eta Oiardo Kiroldegian infantilen Gipuzkoako Eskubaloi Txapelketako finalerdiak ospatuko dira. Oiardotik atera gabe, astebururako hitzordu berezi bat ere programatu dute: kayaksurf erakustaldia igerilekuan. Hitzordu guztion berri zehatzagao segidan:

Eskubaloia Kiroldegian

Maiatzak 14, larunbata:

Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketako finalerdiak:

09:30 Urnieta Ñam Restaurantes-Canterias Dominguez Pulpo

10:40 Bidasoa Irun A-Tolosa Eskubaloia A

Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketako finalerdiak:

11:50 Grupo Cometel Elgoibar-Aiala D ZKE

13:00 Dario Bus Elgoibar-Trapaia Taberna Pulpo

15:30 Alebin neska-mutilak, Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa: prestakuntza saioa.

18:30 Kadete neskak, Gipuzkoako Kopa: Usurbil K.E. “A”-Bera Bera

Hernaniko udal kiroldegian, ordua zehazteke: alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 5C-Langile A

Urnietako udal kiroldegian, ordua zehazteke: Udarregi 5A-Urnieta 5A

Maiatzak 15, igandea

09:15 Jubenil neskak, Gipuzkoako selekzioa: prestakuntza saioa. Deitu dituzten jokalarien artean, Usurbil K.E.-ko jokalariok daude: Ane Ibarzabal, Ane Retolaza, Eider Makazaga, Estitxu Berasategi, Nagore Lertxundi.

11:45 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Izaro-Lau Bide Iturgintza.

Gipuzkoako Selekzioa

Maiatzak 15, igandea

09:15-11:15 Jubenil mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendu saioa, Zumarragako Ispilla Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko kide Jokin Azpeitia deitu dute hitzordura.

11:00-12:45 Infantil mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendu saioa, Orioko Karela Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Udarregi A taldeko kide Julen Lejardi eta Udarregi B taldeko Eneko Furundarena deitu dituzte hitzordura.

Futbola Haranen

Maiatzak 14, larunbata

12:00 Alebin neskak: Udarregi 6A-Astigarraga

Maiatzak 15, igandea

10:00 Futbol Eskola: Usurbil F.T.-Orereta

Usurbilgo 44. Pilota Txapelketa

Maiatzak 14, larunbata

11:00 Usurbilgo frontoian, Nagusiak 1.mailan:

Ezkurdia-Bergera (Irurtzun) - Azketa-Atxa (Zegama)

Etxaniz-Murgiondo (Azpeitia) - Mazkiaran-Goñi (Huarte)

Maiatzak 15, igandea

10:30 Usurbilgo frontoian, Nagusiak 1.maila:

Muguruza-Uzkudun (Bergara) - Baez-Medina (Lazkao)

Apezetxea-Lizeaga (Hernani) - Egiguren-Etxeberria (Andoain)

Kayaksurf erakustaldia

Gaztetxoentzako saioa, igande honetan, maiatzak 15, 11:00-13:00 artean Oiardo Kiroldegiko igerilekuan. Xabier Olano usurbildarrak bideratuko du saioa. Donostiako RCNSS klubean dabil entrenatzaile gisa.