Igoera fasea irabaziz hasi dute Usurbil K.E.-ko senior neskek

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 13a, 09:13

Castro Urdialesen dira asteburu honetan Usurbil K.E.-ko senior neskak. Euskadiko txapeldunak, Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko fasea dute jokoan hirugarren urtez, oraingoan Kantabria aldean. Atzo jokatu zuten lehen jardunaldian, 30-22 irabazi zieten usurbildarrek Baztango BKT talde nafarrari. Sailkapen buruan dira momentuz, senior neskak. Larunbat honetan jokatuko dute bigarren neurketa 20:00etan, A.D. La Jota taldekoen aurka.

Senior nesken Espainiako Txapelketa

Sektorea: "B".

Noiz: maiatzak 13,14,15.

Non: Castro Urdiales (Kantabria).

Aurkariak: Castro-Urdiales (Kantabria), Baztango BKT (Nafarroa), A.D. La Jota (Aragoi).

Neurketen egutegia:

Maiatzak 13, ostirala

Castro-Urdiales 13-22 A.D. La Jota

Usurbil K.E. 30-22 Baztango BKT

Maiatzak 14, larunbata

18:00 Castro-Urdiales-Baztango BKT

20:00 Usurbil K.E.-A.D. La Jota

Maiatzak 15, igandea

10:15 Castro-Urdiales-Usurbil K.E.

12:30 A.D. La Jota-Baztango BKT

Behin behineko sailkapena (1. jardunaldiaren ostean)

1-Usurbil K.E.: 2.

2-Castro Urdiales: 2.

3- A.D. La Jota: 0.

4-Baztango BKT: 0.

Usurbil K.E.-ko senior nesken Euskadiko Txapelketako garaipena irudiotan: Usurbil K.E.-ko senior neskak, Euskadiko txapeldun