"Sagardo ibaiak, bizitza iturri" erakusketa zabalik, maiatzaren 22ra arte

Noaua Aldizkaria 2016ko maiatzaren 13a

Ostiral arratsaldean inauguratu zuten, gure errioak ezkutuan zituen hainbat sekretu aireratzera datorren "Sagardo ibaiak, bizitza iturri" erakusketa. Maiatzaren 22ra arte izango duzue ikusgai, Sutegiko aretoan. Ordutegi honetan:

-Asteazkenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara.

-Larunbatean 12:00etik 13:30etara eta 18:00etatik 20:00etara.

-Igandean 12:00etik 13:30etara.

Antolatzaileak: Sagardoaren Lurraldea; Usurbil, Hernani eta Astigarragako Udalak; Donostiako Aquarium-a.

Albiste honi atxikiak dituzue irekierako bideo eta irudiak.