Herritarren produktuen azoka, San Ixidro jaialdiko erdigunean

Noaua Aldizkaria 2016ko mai. 15a, 15:41

Baserritarren egun honetan, herriko ekoizleak izan ditugu protagonista nagusiak. Usurbilgo ekoizleen eta ekoizleon produktu eder askoak izan dira aurtengo edizioko erdigunean. Denetarik aurkitu dugu; barazkiak, arrautzak eta arrautzetatik eratorritako produktuak, Lumagorri oilaskoa... Bapo jan, erosketak egin, eta garrantzitsuena, herriko ekoizleak eta euren produkzioa ezagutzeko aukera aparta izan da, trikitilari eta bertsolariek girotu duten San Ixidro Egun honetako lehen orduetan.

Jaialdia halere, Saizar Sagardotegian abiatu dugu goizean, txorien txioak entzunez. Mikel Olano basozaina, eta hegaztietan aditu eta zaletua gerturatu zaigu bertara, lehenbizi txorien kantuei buruzko argibideak eskaini ditu. Eta gero paseotxo baten bidez, soinu banda bertatik bertara entzunez gozatzeko aukera izan da.

Arratsaldean segiko du jaiak, herri kirol eta erradoiekin:

4. Sagastiak Loretan

Maiatzak 15, igandea

17:30 Herri kirolak: emakume eta gizon proba. Aizkora, trontza eta txinga lehiaketa.

18:00 Kalejira erraldoi eta buruhandien konpartsarekin.

Oharra: eguraldiaren arabera, goizeko ekitaldia herriko plazan edo Askatasuna plazan egin daiteke.

Antolatzailea: Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba.

Laguntzaileak: Usurbilgo Udala, Noaua! Kultur Elkartea eta LumaGorri.

Maiatzak 19, osteguna

11:00 Euskal Herriko Sagardoaren Ibilbide Turistikoaren aurkezpena Potxoenean.

Maiatzak 22, igandea: 35. Sagardo Eguna

10:30 “Sagardotegia, gure kolejiyua” kantatu zuen Udarregi bertsolariaren oroimenez Remigio mendiburuen eskultura jarri zela 50 urte gogoratzeko ekitaldia.

11:00 Potxoenea atarian duela 20 urte egindako Noaua!ko bazkideen argazkia berrituko dugu.

11:30 Hasiera ekitaldia Noaua!ren eskutik.

Goizean zehar, frontoian herriko baserritarrak eta beste sagardogileak izango dira, Dema plazan Gipuzkoako sagardogileen elkarteko postuak jarriko dira eta Askatasuna plazan Eusko Labelean sartuta dauden sagardoak dastatzeko aukera izango da. Pintxoak dastatzeko aukera ere izango da.

12:00-13:30 "Sagardo ibaiak, bizitza iturri" erakusketa Sutegiko erakustaretoan.

18:00-21:00 “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.

Antolatzailea: Sagardo Egunaren Lagunak.

Ekainak 4, larunbata

09:00-13:00 Sagarrondotik Sagardora ikastaro zikloko saioa Potxoenean: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak".

Bideratzailea: Aitor Etxeandia.

Oharra: saioa, otsailaren 27tik irailaren 10era antolatu den "Sagarrondotik Sagardora" ikastaro praktikoaren baitan egingo da. Ikastaro osoaren prezioa: 96 euro, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Saio solteetan izen emateko aukera ere badago. Hurrengo saioak:

-Uztailak 9: "Zuhaitzen udako edo begiko txertaketa".

-Irailak 10: "Sagarraren heldutasun analisiak eta etxean sagardoa egiteko hastapenak".

Informazio gehiagorako eta izen emateko: 

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba.

Elkarlanean: Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak, Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, NOAUA! Kultur Elkartea, Usurbilgo Sagastia E.M., Sagardoaren Unibertsitatea, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, Bizi Sagardoa, Usurbilgo Udala.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA